Barikuetan Jai sendientzako jolas ekimena izango da arratsean Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko api. 26a, 10:16
Gaur, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara, Barikuetan Jai izeneko programaren hitzordu berri bat izango da Euskal Etxeen plazan. Euria izanez gero, Bulebarreko stoan burutuko da. Leioako Udal Euskara Zerbitzuak martxan jarritako programa horren helburua da haurrek eta gurasoek herriko plazetan eta kaleetan euskara erabiltzea eta horretarako apiriletik ekainera hilean birritan jarduera bereziak egingo dira euskarazko harreman sareak zabaltzeko eta euskara erabiltzeko guneak eta aukerak sortzeko. Gaurkoan gynkana berezia antolatuko da, hainbat talde egingo dira parte hartzaileen artean eta froga ezberdinak gainditu behar izango dituzte, hauen artean, garbantzu jaurtiketa, izarraren jolasa, zaku-lasterketa, irrintzi lehiaketa, asmakizun jolasak, sokatira… Amaieran sari-banaketa izango da. Argazkian, zenbait haur eta gazte mozorrotuta gynkanan jolasten / cc-by-sa Zumalakarregi museoa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun