Aterpe Leioa Gazteguneak iraila-abendurako programazioa aurkeztu du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko abu. 21a, 18:27
Aterpe Leioa Gazteguneak tailer, ikastaro eta lehiaketa eskaintza (pdf) sorta prestatu du iraila-abendurako. Jarduerak 14 eta 35 urte arteko gazteei daude zuzenduta. Izena emateko epea irailaren 16tik 22ra izango da zabalik. Gaztegunean perkutsioa, euskal dantzak, larrua lantzeko ikastaroa, sukaldaritza (euskaraz) eta Leihosex. Eta gainera, aurten Aterpe Gazteguneak hiru urte betetzen ditu. Horretaz gain, gazte music box, dardo txapelketa, txapa tailerra, ingurumena zaindu, sukaldaritza, ping pong txapelketa eta drogomenpekotasunen tailerra izango dira Aterpe Leioa Gaztegunean. Argazkian, aurten mila leioaztar baino gehiago izan dira udalekuetan / © Leioako Udala.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun