Leioako Aterpe Gazteguneak tailerretarako izen-ematea zabalduko du gaur zortzi

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko ira. 9a, 20:23
Datorren irailaren 20an, Leioako Aterpe gaztegunearen hirugarren urteurrena ospatuko dute gazte leioaztarrek. Egun horretan, arratsaldeko 5etatik aurrera, besteak beste tarta tailerra, askaria eta "Gaztegunea 2013ko irudiak" bideoaren emanaldia izango dituzte urtemuga ospatzeko. Halere, aurretik, datorren astelehenean, irailak 16, Aterpe Leioa Gazteguneko tailer, ikastaro eta lehiaketetan izena emateko epea irekiko dute, hilaren 22ra arte. Guztira, urtebetetze festa alde batera utzita, doako bederatzi ekintza eta Leihosex sexu aholkularitza izango dira abendura arte. Horietaz gain, ordaintzekoak diren lau tailer eta ikastaro izango dira: euskal dantzak, perkusioa, larrua lantzea eta biziraupenerako sukaldaritza, alegia. Azken tailer hori baino ez da euskaraz burutuko. Aterperen ekimenak 14 eta 35 urte arteko gazteei dago zuzenduta. Argazkian, Margolari Gazteen Lehiaketa, Aterperen ohiko beste ekimen bat / © Leioako Udala.
Ikastaro eta tailerren esku-orria

n1190_Folleto
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun