Hamahirugarren urtemuga ospatuko dute gaur Udondo gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko aza. 23a, 02:36
Udondo gaztetxea, Uribe Kostako gazte zentro autogestionaturik beteranoena, bere hamahirugarren urteurreneko ospakizunak burutuko ditu gaur, larunbata, hilak 23. Izan ere, pasa den astelehenean, azaroak 18, hamahiru urte bete ziren gazte andanak Espainiako Gizarte Segurantzak bahitutako Udondo auzoko lantegi ohi batean sartu eta bertan gaztetxea sortu zuenetik. Halere, zentro autogestionatuak gaurko data aukeratu du Falafest jaialdia antolatzeko. Gauzak horrela, arratsaldeko 6etan musika, liburuak eta bestelako materialen banatzaileen topaketa egingo dute gaztetxean. 19:30ean, ordea, kontzertua abiatuko dute, etxeko Piketak eta Ultima Neuronak joko dutela. Haiekin batera, Belushi, Los Paniks, Sub Rats, Difuntos Telaraña, Un Dia de Furia, Los Roñas eta Octopussys arituko dira. Argazkian, Octopussys taldea Santurtziko La Kelo gaztetxean emandako kontzertuan / © Emarock.
Octopussys laukoteak Erandioko Sentinel aretoan pasa den urriaren 10ean emandako kontzertuaren kanta bat



Urteurreneko ospakizunen kartela

935100_3625800901558_443278329_n
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun