Andoni Muñoz ez dute aste honetan askatuko, Gabonetan baizik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko aza. 27a, 01:47
Andoni Muñoz de Vivar Berrio preso urduliztarra ez dute aske utziko aste honetan zehar, UKBERRI.NETek bart iragarritakoaren kontra. Muñoz Gabon egunean, abenduak 25, geldituko da libre, ezarritako espetxe zigor osoa beteta. Izan ere, atzo Espainiako Auzitegi Nazionalaren Hirugarren Atalak bere kasua aztertuko zuela zabaldu zuten albiste agentziek, 197/2006 edo Parot doktrina ezarria duten beste 25 presoekin gertatu bezala. Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak berak egin zuen errakuntza, atzo Andoni Muñoz de Vivar Berrioren askatasun txostena aurkeztean, preso urduliztarrari doktrina aplikatu ez baitzioten eta, beraz, horren helegitea jarri ez zuenean. Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Ines del Rioren auziaz ebatzitakoak ez dio, hortaz, eragiten. Bitartean, atzo 13 euskal preso politiko aske utzi zituen Auzitegi Nazionalak: Jon Ander Urkizu, Iñaki Orotegi, Nicolas Francisco, Iñaki Erro, Iñigo Akaiturri, Inma Pacho, Gotzone Lopez de Luzuriaga, Santos Berganza, Iñaki Fernandez de Larrinoa, Juan Ignacio Delgado, Jesus Mari Mendinueta eta Bautista Barandalla eta Jabier Martinez, Fabio Moreno ume erandioztarraren heriotza leporatuta eseptxeratu zutena. Aldiz, Jose Angel Biguri gaur irtengo da. Argazkian, Muñoz Basauriko espetxean lo egingo du abenduaren 25era arte / cc-by Irekia - Euskadi.net.
Urduliztarra 2009ko abenduan utzi zuen Euskal Preso Politikoen Kolektiboa eta "Langraizko bidean" kokatu zuen bere burua. Egun, hirugarren graduan dago eta Leioako udalerrian bizi arren, Basauriko espetxean lo egin behar du. Muñozek Andoni Muñozek 46 urte ditu 1994ko urriaren 25ean atxilotu zuten, Areetako Bizkaiko Zubiko plazan, Itzubaltzeta / Romoko Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu", Algortako Iñigo Otazua Urresti "Oti" eta Angel Figueroa Fernandez zenarekin batera. Sabotajeak egin zituen Lanbroa komandoko kideak izatea leporatu zieten lauei, 30 urteko zigorra ezarriz. Handik aurrera, urduliztarrak Carabanchel, Alcala-Meco, El Dueso, Basauri eta Langraiz espetxeak ezagutu ditu, haietako batzuk hainbat bider, gainera. Tartean, atxilotu eta sei hilabetera, udal hauteskundeetara aurkeztu zen, Urdulizko Herri Batasunaren bigarren zerrendakide gisa. Zinegotzi aukeratu zuten. 2009ko ekainaren 22an bere aita hil zen, baina presoak ezin izan zuen aurretik ikusi. Argazkian, 197/2006 doktrinaren aurkako mobilizazio bat eskualdean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun