Udal langileen ordutegia kontrolatzeko sistema abian jarri dute Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko abe. 6a, 19:35
Abiatu da jada Sopelako udal langileentzako ordutegi-kontrola. Tokiko erakundeak martxan jarri du udal zerbitzu eta departamendu guztietan: udaletxean, Sopelarinen (Larrabasterra), Udaltzaingoa, Udal Euskaltegia, Kurtzio Kultur Etxea, Liburutegia, eta abar. Sistema hatz-markaren xehetasunaren kodean oinarritzen da, hots, langileek euren atzamarra jarri beharko dute eraikinera heltzerakoan, atsedena hartzerakoan eta alde egiterakoan. Sopelako Udalak aipatu erabakia hartu du "zerbitzu publikoarekiko erantzukizunez eta konpromisoz" jokatu nahi duelako, erakunde eta langile publiko legez. "Ordutegi kontrola zerbitzu publikoa hobetzeko erreferentzia garrantzitsua da, guztiz nahikoa ez den arren", azaldu dutenez. Sistema martxan jarri da Udaleko Negoziaketa Mahai Orokorrean Udaleko langileen lan-baldintzen inguruan akordioa lortu ostean. Argazkia: © Sopelako Udala.
Sopelako Udalak hainbat lan burutu ditu azken asteetan udaltzaingoaren egoitzan, udaltzainen eta herritarren segurtasuna areagotzeko asmoz. Harrera lekuan, esaterako, trenkada bat ezarri da. Gainera, kanpoko kamerak berriztu eta berri bat jartzeaz gain, egoitzaren barrualdean ere kamerak jarri dira (harrera-lekuan eta beste gela batzuetan). Horretaz gain, udaltzainen autoak ere berriztu egin dira.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun