1936ko gerran egindako lana aitortuko diete gaur emakumeei Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko mar. 14a, 14:09
1936ko gerran "emakumeek izandako papera bigarren mailan" geratu dela uste du Guillermo Tabernillas Sancho de Beurko elkarteko kideak; "ia ahaztuta, argi pixka bat botatzeko historialariek ahozko iturriei protagonismoa ematen hasi ziren arte". Aipatu lagunak hitzaldia emango du gaur, horren inguruan, 19:00etan, Berangoetako kultur etxean. Tokiko Berdintasun Sailak antolatutako solasaldian, emakumeek gatazkan izan zituzten funtzioak erakutsiko ditu historialariak: erizainak, sukaldariak edo gerra-industrian lan egin zuten espezializatutako langileak. Uribe Kostan izandako papera ere deskribatuko du Tabernillasek. Hemen emakume batzuek Burdin Gerrikoaren defentsaren eraikuntzan parte hartu zuten eta brigadetan ere egon ziren, baina beraien lana “ez da ezaguna duela gutxi arte ez direlako landu ahozko iturriak, historiografiak mespresatzen dituenak”. Sancho de Beurko elkarteko kideak nabarmendu duenez, “emakumeak, gainera, gizonen apetak sostengatu ditu, bere penak ito ditu, familiaren sostengua izan da eta pasarte tragiko hartako eta gerraosteko luzearen neke guztiak jasan ditu estoikoki. Gaur ahalegin hori guztiaren oinordekoak gara”. Argazkian, emakumea erriflea eskuan 1936ko gerra hasi eta berehala Bartzelonan / cc-by-sa Recuerdos de Pandora.
Hitzaldira hurbiltzen diren pertsonak garai hartan kokatzen hasiko da Tabernillas. Kazetari batzuek 30eko alderdi politikoen prentsan izan zuten eraginera, batez ere propagandista-rolarekin, joko du. Garai garrantzitsuak izan ziren berdintasunagatiko aurrerapenean, emakume politiko bikainak ere egon baitziren, “alderdi politikoen sektore erradikalagoetan sufragio unibertsalaren eta sexuen arteko berdintasunaren defendatzaile gogorrak, Federica Montseny, Clara Campoamor eta Victoria Kent bezala”.

Baina, historialariak gogoratu duenez, Bigarren Errepublikara arte ez zen lortu eskubideen berdintasuna. “Gerra Zibila heltzerakoan paper hauek luzatu ziren gehigarri batekin: emakumea ezkerrerago kokatutako elkarte politikoetan eta sindikaletan borrokalari izatera pasatzen da. Baina egoera hau ez zen luzatu, fronteetatik baztertu baitzituzten”, azaldu du Tabernillasek.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun