Sopelak dozena bat langabetu kontratatuko ditu hondartzetan aritzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko mai. 14a, 20:13
Sopelako Udalak 12 pertsona kontratatuko ditu, Behargintzaren bidez, hondartzetako komunak eta aldagelak garbitzeko. Udalak berak gaur jakinarazi duenez, dagoeneko abian da udalerriko hondartzetako komun eta aldagela publikoen garbiketa eta arreta jarraia egiteko udarako kontratazio egitasmo berezia. Programa horren arabera, 12 pertsona kontratatuko dituzte ekainaren 1etik irailaren 30era. Egitasmoaren %75a Eusko Jaurlaritzak finantzatuko du Lanbidek bideratu dituen laguntzen bidez eta beste %25a Udalak ordainduko du. Enplegua sustatzeko programa horretan jasotako kontratuak Behargintzak egingo ditu. Jendearen hautaketa, berriz, Lanbidek burutuko du, garbiketa arloan enplegua bilatzen ari diren pertsonen artean. Hortaz, egitasmoan interesa duten pertsonek Lanbidek Areetan duen bulegoarekin harremanetan jarri eta garbiketa arloan izena eman beharko dute. Argazkian, Arrietara-Atxabiribil hondartza / © Joseba Zubiaur - Sopelako Udala.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun