Txapel Reggae jaialdia hartuko du bihar Armintzako portuak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko uzt. 18a, 15:19
Larunbat honetan, uztailak 19, Txapel Reggae jaialdia hartuko du Armintzako portuak. 1990ean egin zen jaialdiaren estreinako edizioa eta harrezkeroztik, udako klasiko bihurtu da soinu tropikalen jarraitzaileentzat. Aurtengo Txapel Reggae-an hartuko duten artisten harira, Mikey General jamaikarra eta Conscious Sounds britainiarra dira izen azpimarragarrienak. Musikari jamaikarra Forward Ever Band talde madrildarrarekin arituko da; Dougie Wardrop ekoizleak zuzendutako Conscious Sounds, berriz, King Generalekin izango da agertokian. Euskal ordezkaritza ere nabarmentzekoa da: Glaukoma, Skakeitan eta Orabai Perkusioa. Horrekin batera, estatuko artistak ere gehitu dira jaialdira: Sr. Wilson, Thunder Clap Sound System-arekin; Irie Souljah katalana, eta, amaitzeko, Malaga Youth andaluziarrak. Argazkian, kontzertua Txapel Reggae jaialdiaren aurreko edizioetako batean / cc-by-nc-sa Konsul.
Txapel Reggae 2014

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun