Sei lagun atxilotu dituzte Lemoizko zentral nuklearrean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko uzt. 22a, 19:12
Ertzaintzak 19 eta 32 urte arteko sei gizonezko atxilotu ditu gaur goizaldean Lemoizko zentral nuklearrean lapurreta egitea leporatuta. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak zabaldutakoaren arabera, gauerdi inguruan, Lemoizko zentral nuklearreko zaindariek Ertzaintzari deitu diote, instalazio barruan pertsona batzuk sartu direla esateko. Ertzaintzak zenbait patruila bidali ditu bertara, eta, polizia iturrien hitzetan, agenteak iritsi direnerako, zaindariek sei pertsona atxikita zituzten bulegoetan. Identifikazioak egin eta gertatutakoa baieztatu ondoren, ertzainek guztiak atxilotu dituzte, lapurreta-delitua egotzita. Atxilotuei zenbait tresna atzeman omen dizkiete, instalazioak inguratzen dituen hesian zulo bat egiteko erabilitakoak antza.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun