Ekonomia 2014-09-16 12:31

Lau urduliztar kontratatuko dituzte sei hilabetez herri-lanetarako

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri
Uribe Kostako Behargintzak eta Urdulizko Udalak, elkarlanean, abian jarriko dute Lanbideren programa bat, hain zuzen ere, Enplegua Sustatzeko Udal Ekintzak deritzona. Horren bidez, 4 peoi kontratatuko dira, 6 hilabetez. Ekimena Lanbiden izena emanda eta Urdulizen erroldatuta dauden langabeei zuzenduta dago, tokiko agintariek azaldu dutenez. Eta onuradunek, epe horretan, udalerria hobetzeko lanak edo ekintzak egingo dituzte. Egin beharrekoak, besteak beste: sasiak kendu, bideak garbitu edo obra txikiak egitea (adibidez, espaloiak konpondu). Horretarako, norberak Lanbiden adierazitako okupazioen barruan, “herri lanetako peoi orokorra” okupazioak agertu behar du nahitaez. Bestalde, Lanbidek ondoko talde hauetatik aukeratuko ditu hautagaiak: diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten pertsonak, 35 urte arteko langabeak (adin hori barne), 45 urtetik gorako langabeak (azken bederatzi hiletan gutxienez 6 hiletan inskribatuta egonda) eta iraupen luzeko langabeak (azken 18 hiletan gutxienez 12 hilabetez). Aurreikusitakoaren arabera, kontratazioak urrian egingo dira. Argazkian, gizon bat beharrean / © Urdulizko Udala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa