Barrika, Sopela eta Urdulizko behartsuentzako jakiak batuko dituzte igandean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ira. 30a, 18:39
Caritas elkartea eta inguruko parrokien laguntzaz, igande honetan, urriak 5, beharra daukaten Barrika, Sopela eta Urdulizko lagunentzako jakiak (olioa, arroza, pasta, kontserbak, galletak, azukrea...) eta higiene gaiak (pixoihalak...) batuko dituzte. Barrikakoak auzokide elkarteak antolatutako ekitaldia 12:00etatik 15:00etara izango da, udal pilotaleku barrikoztarrean. Hitzordu bera aprobetxatuz, parte hartzen duten herritarren artean txakolina eta tortilla pintxoak banatuko dituzte eta, ekitaldi berean, Beñat Mardaras larri gaixo dagoen Algortako umean sendiari laguntza emateko dirua bilduko dute. Beñat 7 urteko ume bat da, bihotzeko gaitz bat pairatzen duena. Hori dela eta, Bostongo Children ospitalean ebakuntza egin behar diote. 140.000 euroko kostua du ebakuntza horrek. Argazkian, elikagaiak batzen artxiboko irudian / cc-by-sa Cesar.
Igandean Barrikako udal pilotalekura gerturatu ezin duenak 608 237 512 telefono zenbakira deitzerik badauka urriaren 4ra arte, eta bere etxetik igaroko dira jaki zein higiene gaien bila.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun