Beira behar bezala birziklatzen erakutsiko dute Umeen Bizikleta Festan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urr. 15a, 14:10
Bi urtetik behin Ecovidriorekin batera herritarrei zuzenduriko kanpaina bat antolatzen du Uribe Kostako Mankomunitateak. Aurten bi saio izango dira. Bata jada urriaren 4ean burutu zen, Mankomunitateak Sopelan egin zuen bigarren eskuko merkatuarekin bat eginez. Bigarrengo saioa igande honetan, urriak 19, izango da, Berangoko Txirrindulari Elkarteak tokiko Udalaren kolaborazioarekin antolatzen duen bizikleta martxa eta Umeen Bizikleta Festarekin bat eginez. Ordutegia 12:30etatik 16:00etara izango da, Moreaga parkean. "Kanpainaren helburu nagusia, edukiontzi berdera zer bota behar den jakitea da. Gaur egun, gai hau menderatzen dugula uste badugu ere, oraindik asko eta asko dira edukiontzi honetan agertzen diren akatsak", azaldu dute Mankomunitateko arduradunek. Argazkian, iglu berde forma duen puzgarria orain bi larunbat Sopelako bigarren eskuko merkatuan / © Uribe Kostako Mankomunitatea.
Guzti hauen inguruan gehiago sakontzeko asmoz, antolatu da kanpaina. Hiru ekintza ezberdinen bitartez herritarrak edukiontzi berdera zer bota daitekeen (beirazko ontziak soilik) eta zer ezin den bereiziko du (edalontziak, zeramikazko katilu zein platera, bonbillak…)

Kanpainaren oinarria iglu berde forma duen puzgarria da; puzgarria kanpainaren oinarri gisa erabiltzeaz gain, informazio oinarri gisa ere erabiliko da, bertan agertuko baita argi eta garbi irudikatuta zein gauza bota daitezkeen eta zein ez. Puzgarriaren inguruan, jolasak egongo dira. Horiek heldu zein umeentzat diseinatuta daude beraien parte-hartzea sustatu eta edukiontzi berde eta oro har birziklapenaz hitz egiteko. Jolasetan parte-hartzen duen herritar oro, jarraian berak egindako beirazko bitxia, zein txapak zein imanak egiteko aukera izango du, kanpainaren oroigarri gisa.

Umeen Bizikleta Festa (kartela)

bizikleta-festa-2014-kartela
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun