18 modalitate ezberdin Getxoko aurtengo eskola kiroletan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urr. 24a, 13:27
Lehen Hezkuntzako ehunka ikasle getxotarrek hartuko dute parte 2014-2015eko Multikirolak eskola kirola programaren denboraldi berrian. Udal iturriek zehaztu dutenez, egitasmo horrek 18 kirol modalitate ezberdin biltzen ditu: surfa, eskia, arku-tiroa, arrauna, patinajea eta dantza modernoa, besteak beste. Getxo Kirolak erakunde autonomoak udalerriko klub eta ikastetxeekin antolaturiko egitasmoa joandako larunbatean, urriaren 18an, abiarazi zuten Algortako Fadura kiroldegian, skate topaketa batekin. Udalerriko ikastetxeetan Lehen Hezkuntzan ikasten duten umeek IGE Ikasleen Guraso Elkarteen bidez edo zentro bakoitzeko kirol-ekintzak koordinatzen dituzten pertsonekin harremanetan jarriz eman dezakete izena programan. Informazio gehiago infogetxokirolak[abildua]getxo.net helbide elektronikoan. Argazkia: © Getxoko Udala.
Álvaro González Kirol zinegotziak azpimarratu duenez, “iaz Multikirolak egitasmoak 1.200 ikasle inguru deitu zituen urria eta ekaina bitartean, asteburuetan antolaturiko ekintzetara. Neska eta mutiko kopuru garrantzitsua da. Eta kluben lanari eta ikastetxeen inplikazioari esker, ume guzti horiek, urtetik urtera, hainbat eta hainbat kirol ezagutu ditzakete, horietako batean berezitu baino lehen”.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun