Arrantzale bat hil da Barrikan bere ontzia harkaitzetan hondartuta

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urr. 27a, 18:08
Gizon bat hil egin da eta beste bat zauritu Barrikan arrantzan zebiltzan "Itsaso Berria" ontzia harkaitzetan hondartu ostean. Espainiako Gobernuaren Itsas Salbamendu zerbitzuak zabaldu duenez, goizeko 11ak pasata jaso dute Algortako Arriluze kaian egoitza duen 11,85 metro luzerako "Itsaso Berria" arratza ontziko larrialdi abisua. Bertaraino, salbamendu taldeak bidali dituzte. Hara heltzean, itsasontzia harkaitzetan hondartua zegoela ikusi dute, Barrikako hondartzatik gertu. Gizon baten gorpua topatu dute uretan eta helikopteroz erreskatatu dute. Ontzian zihoan beste pertsona batek igerian Barrikako hondartzara iristea lortu du eta anbulantzian Gurutzetako ospitalera eraman dute, zaurituta. Oraindik ez dira ezagutzen ezbeharraren arrazoiak. SOS Deiak-ek adierazi duenez, eguraldi eguzkitsua badago ere, itsasoan olatu handiak daude. Argazkian, Gurutze Gorriaren erreskate ontzia artxiboko irudian / © Bizkaiko Gurutze Gorria.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun