Ekonomia 2014-10-31 13:28

Berangoko urbanizatze lanak egiteko trebatuko dituzte tokiko langabetuak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri
"Herriko langabetuek heziketa egokia izatea Berangoko herrian lanak egiten dituzten enpresek kontrata ditzaten". Hori da Iker Balerdi Udalaren Lan Saileko zinegotziaren asmoa. Helburua lortzeko, lan-arriskuen aurkako prebentzioko ikastaro bat eta lan zibileko langile balioanitzentzat beste bat eskainiko dituzte, biak herrian erroldatutako langabeei zuzenduta. “Heziketa hau eskaintzeko momentua da, epe laburrean Berangon urbanizatze lanak egingo direla aurreikusten delako”, azaldu du Anabel Landa alkateak. Agintariaren arabera, “Udalak proiektu hauen enpresa esleipendunek Berangoko langabetuak kontratatzea sustatuko du. Eta eskaintzen dugun heziketa lortzen badute, lanposturako prest egongo dira”. Lan-arriskuen prebentzioko ikastarorako 15 plaza libre egongo dira eta 60 orduko iraupena izango du. Izena emateko epea azaroaren 7ra arte egongo da zabalik kultur etxeetan. Eskolak azaroaren 17tik abenduaren 5era eskainiko dira Berangoetako kultur etxean, 09:00etatik 14:00etara. Ondoren, lan-arriskuen kurtsoa egin duten pertsonek lehentasuna izango dute lan zibileko langile balioanitzentzat beste gaitze-ikastaroa egiteko. Helburua lan batean igeltserotza-peoiko oinarrizko ezaguerak lortzeko heziketa teoriko-praktikoa eskaintzea da eta dumper-a eta eskorga jasotzailea bezalako makineria laguntzailea erabiltzen erakutsiko diete. Argazkian, herri-lanak artxiboko irudian / © Urdulizko Udala.
Besteak beste, pastak, motrailuak, hormigoiak eta masak prestatzen erakutsiko dute, era mekanikoan zein eskuz eginda; garraioko eta material-mugimendurako makineria laguntzailea erabiltzen; zangen eta putzuen indusketa, bra-hondakinez desegitea edo erreten eta "pasatuboak" irekitzea bezalako espezializaziorik behar ez dituzten lanak egiten ere erakutsiko diete. Honez gain, urbanizatze-lanetarako beste tekniken hastapenak ere irakatsiko dituzte: enkofratu eta desenkofratu eta, beste lan batzuen artean, saneamendu eta elektrizitate sareetarako kanalizazioak egiten. 70 orduko ikastaro hori urtarrilaren 12tik 23ra eskainiko da Euskal Indusketa Eskolak Santurtzin dituen instalazioetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa