Politika 2014-10-31 18:53

Beristain eta beste 27 gazteren aurkako epaiketa salatu dute Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri
Atzo, osteguna, 18:30ean, hainbat lagun elkartu ziren Barrikako frontoian, argazkia ateraz, Imanol Beristain Gutierrez beraien herrikide eta Itzubaltzeta / Romoko seme zein Segiko arduradun izatea egozten dieten beste 27 gazteei babesa adierazteko. Irudia aterata, 19:00etan udaletxera abiatu ziren. "Hilabete bat egon gara EAJren atzetik mozioa sartzeko, eta atzeratu eta atzeratu ibili dira. Azkenik, atzo sartu zen mozioa eta onartua izan zen", UKBERRI.NETi adierazi diotenez. EAJk, Berdeek eta EH Bilduk alde egin zuten, baina IBarrika abstenitu egin zen. Hamar bat pertsona sartu ziren udal batzar aretora kamiseta laranja jantzita. Epaiketa abenduaren 18ra arte da luzatzekoa eta gazte bakoitzari 4.000 euro baino gehiagoko kostea eragingo die. Hori dela eta, Itzubaltzetako Libre ekimenak Beristain lagundu nahi dutenek erabil dezaketen kontua zabaldu du Laboral Kutxan: 3035 0243 07 2431030353. Argazkian, Barrikako lagunek UKBERRI.NETera igorritako irudia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa