Jendartea 2014-11-20 12:08

Emakumeen kontrako indarkeriari "txioka" erantzungo diote Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri
Udalarekin batera, Genero Indarkeriaren Kontrako I. Txio Lehiaketa deitu du Barrikakoak elkarteak. Sariketa Twitter sare sozialaren bidez, genero indarkeria gaitzesten duten mezu, lelo edota esamoldeen bidalketan oinarritzen da, tokiko iturriek zehaztu dutenez. Gauzak horrela, txio bakoitzak gehienez 140 karaktereko luzera izan beharko du. Era berean, #Barrika25N traola sartu eta @Barrikakoak-ari aipamena egin beharko zaio. Txioen bidalketa azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Egunera bitartean gauzatu ahal izango da. Epaimahaiari dagokionez, Barrikakoak elkarteak izendatutako pertsona batekin, Barrikako Udaleko Berdintasun zinegotziak eta Uribe Kostako Mankomunitateko teknikariak osatuta egongo da. Udal arduradunen hitzetan, hiru pertsona horiek izango dute txioen originaltasuna baloratzeko ardura. Saria, Athletic-en kamiseta lehen taldeko jokalariek sinatuta, emakumezko zein gizonezkoak. Argazkia: cc-by-nc-sa Fumi Yamazaki.
Azaroaren 25aren hurrengo astean txio irabazlea jakitera emango da Facebook eta Twitter sareetan. Mezu irabazlearen egilea 72 orduko epean harremanetan jarri beharko da barrikakoak[abildua]gmail.com helbidearen bitartez., identifikatu eta saria espresuki onartzeko. "Ez egitekotan, sariari uko egiten diola ulertuko da", oinarrietan aipatzen denez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa