Azaroaren 25erako "ekintza poetikoa" prestatu dute Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko aza. 20a, 12:47
Berangoko Udalak azaroaren 25era begira antolatutako ekitaldien artean, emakumeenganako indarkeriaren aurkako akzio poetikoa antolatu dute Berangon. Lehiaketa 14 eta 18 urte arteko emakumezkoei zuzenduta dago. Azaroaren 21era arte esaldi, eslogan edo olerkia bidaltzeko aukera izango dute, ondoko helbidera: liburutegia[abildua]berango.org. Udal iturriek zehaztu dutenez, gaia jatorrizkoa eta positiboa izan behar da eta emakumearen indarkeriaren kontran oinarrituta egon. Bai gaztelaniaz eta bai euskaraz egin daiteke. Irabazlearentzat toki berezi bat gordeko da Berangoetako kultur etxean, bere lanarekin toki hori apaintzeko, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Egunetik aurrera. Izena ematerakoan, Jordi Sierra i Fabraren azken eleberria, “Desnuda”, doan jasoko dute parte-hartzaileek. Bitartean, azaroaren 25ean, kontzentrazioa izango da 11:30ean, Berangoko metro geltokiaren alboan. Argazkian, 2009ko urtarrilaren 24an ezker abertzaleak deituta bortxaketa bat salatzeko Berangon egin zuten elkarretaratzea.
Berangoko Udalak antolatutako egitaraua (jpg)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun