Uribe Kosta eta Erandio zeharkatuko ditu bihar Olentzerok

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko abe. 23a, 20:42
Hamabi hilabetez itxaroten egon ostean, gau berezia izango da biharkoa (abenduak 24) Euskal Herriko haur guztientzat; baita hain txiki ez direnentzat ere. Bapo afaldu eta gero, lozorroan sartu eta, eguna argitzean, orduan hasiko dira arineketak eta komeriak. Hala ere, afaldu aurretik, abestu eta jolasteko aukerarik ez zaie faltako txikienei. Izan ere, bazter guztiak irribarrez eta algaraz gainezka izango dira, Olentzeroren bisitarekin. Uribe Kosta eta Erandion, ohi denez, Neguri-Gobelara egin zuen igandean lehenengo bisita ikazkinak; eta gaur Barrikan, Erandiogoikoan, Itzubaltzeta / Romon... dugu. Azken herri horretan haurren gutunak jasotzen. Hala ere, Eguberri egunera arte itxaron beharko dute neska-mutilek euren opariak zabaltzeko. Bihar, aipatu toki guztietara bueltatzeaz gain, falta zaizkion eskualdeko herriak bisitatuko ditu Olentzerok. Bitartean, opor hauetan neska-mutilek izango dituzte, bakoitzak bere herrian, puzgarriak eta jolasak, antzerkia, kirol ikuskizunak... Argazkian, Olentzero Areetan barrena, aurreko batean / © Getxoko Udala.
Algorta

Antolatzailea: Horra Horra Algortako Olentzero Batzordea.

12:00-14:00 Puzgarriak, hanka-paluak, jolasak, fruitu lehorrak... San Nikolas plazan.
17:00 Olentzeroren kalejira Benantziotik San Nikolas plazara.

Altzaga

Antolatzailea: Uztargi Dantzari Taldea.

17:30 Kalejira Olentzerorekin. Ibilbidea: Bekoa Ikastetxea, Desanexio, Ibarrondo, Benjamin anaia plaza, Txorierri, Obieta, Geltoki, Jado, Jose Luis Goioaga, Obieta, Bereterretxe, azoka zaharra.

Areeta

Antolatzailea: Berantzagi Dantza Taldea.

11:00 Irudi eta erakusketak zabaltzea eta erromeria Eskola plazan.
11:30 Olentzerori harrera Bizkaiko Zubian
12:15 Berantzagi Dantza Taldearen emanaldia.
13:00 Bertsolariak. Algortako Bertsolari Eskola (ALBE).
18:30 Kalejira eta Berantzagi Dantza Taldearen emanaldia, Eskola plazan.
Aurten, familia osoa baserritarrez jantzita joatea eskatzen dute antolatzaileek.

Astrabudua

Antolatzailea: Trabudu Dantzari Taldea.

18:00 Inazio Aldekoa ikastetxetik irtengo dira Olentzero eta Mari Domingi. Ibilbidea Mendiguren plazan amaituko da. Hor ume guztiei harrera egingo diete.

Berango

Antolatzailea: Berangoko Udala.

18:30 Olentzeroren kalejira, Berangoeta kultur etxetik frontoiraino; eta bertan harrera.

Getxo

Antolatzailea: Itxas Argia Dantza Taldea.

17:00 Kalejira, txokolate jana eta sua Malakaten.

Gorliz

Antolatzailea: Gorlizko Udala.

18:00 Kalejira Olentzero eta Mari Domingirekin, Ibarretatik pilotalekuraino, eta bertan harrera.

Itzubaltzeta / Romo

Antolatzaileak: Zasi Eskola Dantza Taldea, Ziztu Bizian eskaut taldea eta Itzubaltzeta / Romo eta Pinuetako jai batzordea.

17:30 Kalejira, dantzak, Gabonetako abestiak, gozoki-banaketa, dantza-erakustaldia, txokolatea eta Olentzero erretzea, Santa Eugenia plazan.

Lamiako-Txopoeta

Antolatzailea: Txikiak Txiki dantza taldea.

17:30 Kalejira metro geltokitik.

Leioa

Antolatzaileak: Leioako Udala, tokiko kultur elkarteen laguntzaz.

17:00 Olentzeroren kalejira, Elexalde errotatik Kultur Leioara.
18:30 Harrera.

Lemoiz

Antolatzailea: Lemoizko Udala.

16:00 Ongi etorria eta aurreskua Andrakako Rufino plazan.
16:30 Kalejira Armintzan zehar. Frontoian gutunak jaso eta opariak banatuko ditu Olentzerok.
18:00 Kalejira, antzerkia, gaztaina erreak eta agurrak Urizarreko udaletxe zaharrean.
Danak baserritar jantziarekin.

Plentzia

Antolatzailea: Plentziako Udala.

18:30 Kalejira dantza talde, jentil, sorgin, idi eta ardiekin plazatxoraino.
19:00 Olentzeroren antzezpena.

San Bartolome (Leioa)

Antolatzailea: Auzotarrok kultura elkartea.

18:00 Olentzero kulturgunean.

Sopela

Antolatzailea: Olentzero Batzordea.

17:30 Olentzero eta Mari Domingi Larrabasterrako Urgitxieta plazatik irten eta Sopelako udaletxe plazaraino helduko dira. Han, Olentzeroren abestia kantatu eta Eguzkilore Dantza Taldearen emanaldiarekin gozatu ahal izango da. Urte osoan makiltxoak gorde ostean, umeek Olentzero eta Mari Domingirekin berba egiteko aukera izango dute.

Txorierri (Leioa)

Antolatzailea: Bifor Jai Batzordea.

18:00 Txorierri kulturgunean.
19:00 Harrera.

Urduliz

Antolatzailea: Urdulizko Udala.

18:00 Olentzero herrian barrena arituko da, ibilaldia herriko kaleetatik zehar eginez udaletxeko plazan bukatzeko. Bertan, Olentzerok gutunak hartu eta opari banaketa egingo du umeen artean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun