Urte Berriari kantaldi ibiltariarekin ongi etorria emango diote Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko abe. 29a, 14:35
Ostegun honetarako, urtarrilak 1, "Umeen oles kantak" izeneko haurrentzako jaialdia antolatu du Barrikako Jai Batzordeak, Jubibarrika elkarteak eta tokiko Udalak. Hori dela eta, aita-ama barrikoztarrei laguntza eskatu diete auzoz auzo umeak kotxez eramateko. Izena emateko, 946 775 163 telefono zenbakira deitu edo liburutegi[abildua]barrika.net helbide elektronikora idatzi ahal izango da. Horrenbestez, 2015eko lehenengo egunean, 12:00etan, Ander Deuna kultur aretoan (Goierri) jarri dute hitzordua Barrikan. Auzoz auzo aterako dira Urte Berria barrikoztar guztiei zorionduz, Ibilaldiaren ostean "pikoteoa" egongo da Nagusien Etxean. Argazkian, hainbat ume Olentzerori kantari / cc-by-sa euskalherrian.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun