Sentsibilizaziorako gizarte-estrategia bat da, gure gizartean inolako zigorrik gabe dabiltzan atzerriko immigrazioaren aurkako estereotipo negatiboak indarrik gabe uzten eta haiei aurre egiten saiatzen dena. Xedea sarea sortzea eta sendotzea da kultura-aniztasunarekin, herritarren integrazioarekin eta diskriminazioaren aurkako borrokarekin konprometitutako pertsonen eta erakundeen artean. Gure herriko bizilagunak hausnarketara bultzatu nahi dira, gehien zabaldutako zurrumurruak indarrik gabe uzten dituzten argudioak eta datuak emanez. Izan ere, “zurrumurruan pentsatzen baduzu gelditu egiten duzu". Azken batean, oinarritzen da pertsona bakoitzak bere harremanen eremu pertsonal eta egunerokoan duen eraldatzeko eta hobetzeko gaitasunean.