Iraultza

Erabiltzailearen aurpegia Eduardo San Andres 2015ko ira. 16a, 22:31

Zientziaren garapena pausoz-pauso eta gradualki gauzatu da historian zehar. Horrela, zientzilari bakoitzak bere ekarpen txikia oparitu du adreiluz egindako horma bat guztion artean eraikiko bagenu bezala. Eta hori da, hain zuzen, zientziaren apaltasuna eta, aldi berean, handitasuna...

Zientziaren garapena pausuz-pausu eta gradualki gauzatu da historian zehar. Horrela, zientzilari bakoitzak bere ekarpen txikia oparitu du adreiluz egindako horma bat guztion artean eraikiko bagenu bezala. Eta hori da, hain zuzen, zientziaren apaltasuna eta, aldi berean, handitasuna.

Baina joera hau erabat aldatu zen XX. mendearen hasieran. Garai hartan, eta urte gutxiren epean, Aristotelesen garaietatik ondo finkatuta ziruditen erro zientifikoak zalantzan jarri ziren, eta Fisikaren eraikuntzaren euskarriak dardarka hasi ziren. Lurrikara intelektual horrek bi epizentro izan zituen: erlatibitatearen teoria eta fisika kuantikoa.

Erlatibitatearen teoria 1905. eta 1915. urteetan izan zen aurkeztua Albert Einstenen eskutik. Bertan, Newtonen mugimenduaren ekuazioak abiadura oso handietan baliagarriak ez zirela erakusten zen, eta ekuazio berriek ezusteko ondorio batzuk zituzten, adibidez bidaiak denboran zehar posible zirela. Beste aldetik unibertsoaren egitura espaziotenporala azaltzen zen.

Fisika kuantikoak paradigma berri bat ezarri zuen mekanikan. Max Plank, Erwin Schröedinger eta beste fisikari europear batzuk atomoen egitura bitxi bat proposatu zuten XX. mendearen hasieran. Haiek planteaturiko ekuazioek intuizioaren kontra zihoazen emaitza batzuk erakusten zituzten. Adibidez partikula bat aldi berean bi lekutan egon zezakeela edo partikulak uhin zirela.

Erlatibitatearen efektuak soilik dira nabariak abiadura erraldoiak daudenean (argiaren abiaduraren gertukoak) eta kuantika eskala mikroskopikoan baino ez (atomoen munduan). Horregatik haien efektu harrigarri eta intuizio kontrakoak gutxitan geratzen dira agerian. Baina egon, badaude.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun