2015/04/22 - 2015/06/29 00:00

Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoa martxan Getxon

Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoa martxan Getxon
Getxo
Kanpainaren izenak berak argi adierazten duenez, hiru pausu eman behar dira bertan parte hartzeko: Irakurri. Lehenengo pausoa irakurtzea da, euskaraz irakurtzea, alegia. Horretarako, herriko liburutegi publikora joan, eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu ahal izango da etxera eraman eta irakurtzeko. Gozatu. Liburua irakurri, liburutegira itzuli eta fitxa sinple bat bete beharko da: zein izan den irakurritako liburua eta iritzia. Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txekea emango du, hitzartutako liburu dendan erabiltzeko. Oparitu. Azken pausua, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, edo norbere buruari. Liburutegian jasotako txartelarekin, parte hartzaileek euskarazko beste edozein libururen prezioaren %25 ordaindu ahalko dute ( Egizuko eta Bizarra Lepoan euskara elkarteko bazkideek %50*). Maiatza eta ekaina bukaeran, 30 €ko erosketa-txeke bana zozketatuko da, hile horretako parte hartzaileen artean. Getxoko parte hartzaileek BOLIBAR-ELORDUI, GOBELAURRE eta ELKAR liburu dendetan erabili ahalko dituzte txekeak. * Egizuko eta Bizarra Lepoaneko bazkideek %50eko deskontua izateko bulegora etorri beharko dira elkarteko zigilua txekean jartzeko* (Martikoena kalea 16, 2.solairua 3-4 bulegoak) Info+: www.egizu.eus
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun