2015-02-24 11:15

Amigurumi-ikastaroa aste honetan martxan

Erabiltzailearen aurpegia egizu
Bihar, otsailaren 25ean, hasiko da “Amigurumiren hastapenak” ikastaroa, 8 lagun gaude momentuz saltsa honetan sartuta, eta Uxue Urrutikoetxearen laguntzarekin aurrera egingo dugu datozen 5 asteetan. Kakorratz lanean interesa baduzu, jakin ala hasiberria bazara, oraindik garaiz zabiltza izena emateko, behean dago formularioa horretarako. “Amigurumiren hastapenak” Noiz: otsailaren 25etik martxoaren 25era, astezkenetan, 19:30-21:00 Non: Aldai Patronatua, Karitate […]
2015-02-24 09:54

Sagardotegian izena emateko azken egunak!!!

Erabiltzailearen aurpegia egizu
Asteburu honetan sagardotegira egun pasa antolatu dugu eta bihar azkenengo eguna izango da izena emateko. Jada 40 gara autobusean!!! Giro bikaina egongo da eta sekulako sagardoa dastatuko dugu. Beraz, gauza hoberik egiteko ez badaukazu, eman izena!!!
  Kultura 2015-02-16 19:43

Korrika 19: Getxoko berbalagunon kilometroa

Erabiltzailearen aurpegia egizu

Getxoko euskahaldunok, Korrika 19 gero eta gertuago dugu, martxoaren 24an, asteartea, helduko da gurera eguerdi aldean. Berbalagunok kilometroa erosten dugu denon artean eta aurten ere antolatzen hasi gara honetarako. Beti bezala kilometroa konpartituko dugu Bizarra Lepoanen kideekin. Kilometroak 400€ balio du eta berbalagunok 200€ (gutxienez) lortu behar ditugu. Horretarako 5€ edo gehiagoko ekarpenak egingo ditugu […]

2015-02-16 10:15

“Diñozunaren preso” otsaileko bizikleta-irteeraren kronika

Erabiltzailearen aurpegia egizu
Norberak esaten duenaren preso omen da. Ahaztuko dutelakoan edo momentua inoiz helduko ez delakoan, uda aurreko bizikleteroekin egin nuen azken txangoan, uda ostean parte hartuko nuen hurrengo txangoaren kronika nire kontura izango zela esan nuen… eta gaur baten batek gogoratu du… Eta hemen naukazue, zintzo-zintzo, bere momentuan isilik egoteko aukera ezin hobe hura galdu nuelako […]
  Jendartea 2015-02-11 19:53

Trapillo tailerretako saltsa SENDIn

Erabiltzailearen aurpegia egizu

Pasa den asteburuan etxean goxo-goxo egoteko moduko eguraldia egin zuen, baina ez ginen denok etxean geratu, ez. Igandean Aldai Patronatura egin genuen bisita eta trapilloa landu genuen Uxue Urrutikoetxearen laguntzarekin. Gurasoek eta umeek primeran pasa genuen lepokoak eta eskumuturrekoak egiten, hemen dituzue hainbat argazki. Datorren igandean, otsailaren 15ean azken saioa izango dugu eta azken lekuak […]

2015-02-10 20:54

Bilera irekia otsailaren 26an “Euskarafariak” antolatzeko

Erabiltzailearen aurpegia egizu
Ekimen berri baterako proposamena dakarkizuegu oraingoan: Euskarafariak! Zer dira Euskarafariak? Nortzuk dabiltza honetatik tiraka? Otsailaren 26an bilera irekia egingo dugu 20:00etan Algortako Aldai Patronatuan, gastronomia, euskara eta giro atseginean ibiltzea gustatzen bazaizu, gonbidatuta zaude. Ekarri zuen agendak eta gordeko ditugu datozen afarietarako datak. Euskarafariak: otsailaren 26an bilera irekia, 20:00etan, Aldain Etorriko bazarete, abisatu mesedez 644 […]
2015-02-10 19:11

“Umeen lekua hirian” hitzaldiari buruzko hainbat apunte

Erabiltzailearen aurpegia egizu
Otsailaren 3an elkartu ginen Zabala ikastetxean hirietan umeek duten lekuaz berba egiteko. Gaiaren inguruan Francesco Tonucciren parametroak ezagutu genituen Ttipi studioko lagunen eskutik, baita Solasguneko kideek Leioan zein Arrasateko Txatxilipurdiko lagunek hainbat harritan martxan dituzten ekimenen berri izan genuen; umeak zentroan jartzen dituzte euren proiektuetan. Hemen dituzue hitzaldi horretako apunte batzuk, ideia bat egiteko. Eskerrik […]
  Kultura 2015-02-09 16:57

Garazi Kamio gurean, otsailaren 19an

Erabiltzailearen aurpegia egizu

Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoan, otsailean, Garazi Kamio gonbidatuko dugu Orube abandonatuak liburuaz berba egiteko. Otsailaren 19an, eguena, 19:30ean, gurean izango da, Algortako Villamonte Kultur Etxean. Irakurri baduzu edo gogoz bazabiltza, animatu eta erdu geugaz Kritikak: Armiarma / Gara   * Martxoaren 18an, asteazkena, 19:30ean Algortako Villamonte Kultur Etxean, Danelle Sarriugarte “Erraiak”

2015-02-09 10:51

Mintzalagunentzako asteburu pasa antolatu dute Etxalarren

Erabiltzailearen aurpegia egizu
Martxoaren 13tik 15era, Etxalarko Mokorreko Borda baserriko lagunek Euskal Herri osoko mintzalagunentzako asteburu pasa antolatu dute. Azken bi urteetan bezala, bi eguneko egitarau betea prestatu dute, mintzalagunen arteko harremana sustatu eta euskararen bidez bizipen atseginak izateko. Ostiral arratsaldetik igande arratsaldera bitartean, mendi ibilaldia, herrian ibilaldi gidatua, masaje, sukaldaritza eta dantza tailerrak, kantaldiak eta beste […]
2015-02-09 10:30

“The Berbalaguna Experience” Bakarrizketa

Erabiltzailearen aurpegia egizu
Urtero bezala, euskaltegietako ikasleentzat eta berbalagun guztientzat emanaldi bikaina lotu dugu martxoaren 5erako. Oraingo honetan Barry manley izango dugu geurean bakarrizketa berri batekin, “The berbalaguna Experience”. 3 saio antolatu ditugu eta hauek Algortako Ekin tabernan izango dira goizeko 9:00etan eta 11:00etan eta arratsaldeko 20:00etan. Aukera bikaina da giro euskaldunean barre batzuk botatzeko. Esatea, emanaldi hauek […]
2015-02-09 07:13

“Gure ume txikien sexualitatea ulertzen” gurasoentzako hitzaldia

Erabiltzailearen aurpegia egizu
Hazibideak guraso eta hezitzaileentzako hitzaldi-zikloaren hurrengo gonbidapena dakargu oraingoan, martxoaren 10ean Zubileta ikastetxean (17:30) izango da hitzordua Agurtzane Ormatza Imatz sexologoarekin. Sendik antolatuta hitzaldia doan izango da eta guraso, familiako kide zein hezitzaile guztiak gonbidatuta zaudete. Izenburua “Gure ume txikien sexualitatea ulertzen”, eta beheko galderei erantzungo die Agurtzanek: Zelan eraikitzen da umeen sexualitatea? Zelan bideratzen […]
2015-02-03 09:16

Iluntzarrera mendi irteera!!!

Erabiltzailearen aurpegia egizu
Urtarrila pasata, bada garaia mendira joateko! Oraingoan Ungari mendi taldekoak gurera batuko dira, beraz, Txorimalo, Ungari eta Egizutarrok elkarrekin euskal herriko mendiak ezagutzera abiatuko gara. Oraingoan Iluntzar bisitatuko dugu, mendi bizkaitarra. Nabarnizetik abiatuko gara eta ordu eta laurdeneko igoera daukagu tontorreraino (726m). Irteeraren data otsailaren 14a da, larunbata, eta betiko moduan, Fadurako parkinetik irtengo gara. […]
2015-02-02 21:21

Hitzaldia & mahai ingurua: “UMEEN LEKUA HIRIAN”

Erabiltzailearen aurpegia egizu
Bihar, otsailaren 3an, Zabala ikastetxean 17:30ean elkartuko gara umeek hirietan hartzen duten lekuaz entzun eta berba egiteko. Ttipi studioko lagunek proposatutako gaia jorratuko dugu, hiria berdeskubritzeko umeen begietatik. Gonbidatu bereziak izango ditugu: Eukene Fernandez Dobaran, Leioako Solasgunearen izenean dator, eta Mireia Baz eta Maialen Gorosabel Arrasateko Txatxilipurdi elkartetik. Saioa doan da, bakarrik eskertuko dizuegu aldez […]
2015-01-31 22:56

Apuntes sobre la charla de Paula Kasares “Entra un idioma en casa”

Erabiltzailearen aurpegia egizu
Educación abre la prematrícula el 2 de febrero y para entrar en el tema el Servicio de Euskera del Ayuntamiento de Getxo invitó a la la sociolingüista y profesora Paula Kasares el 20 de enero pasado para que diera dos charlas. Una en el aula de cultura de Villamonte, para madres y padres euskaldunes, “Zuek […]
2015-01-31 22:29

Paula Kasaresen “Zuek duzue giltza”: apunte batzuk

Erabiltzailearen aurpegia egizu
Hezkuntzako aurrematrikulazio-kanpaina hastear dela aprobetxatuta (otsailaren 2tik 13ra), Getxoko Udalak, Euskara Zerbitzuaren bidez, Paula Kasares soziolinguista, teknikaria eta irakaslea gonbidatu zuen joan den urtarrilaren 20an bi hitzaldi eman zitzan: bata Algortako Villamonte kultur etxean, guraso euskaldunentzat (Zuek duzue giltza) eta bestea Areetako Elkartegian, euskaraz ez dakiten gurasoentzat (Entra un idioma en casa). Hemen dituzue guraso […]
2015-01-30 10:11

Txotx!!!

Erabiltzailearen aurpegia egizu
Kaixo lagunak! Aurten ere, sagardotegira joango gara eta nola ez, aurretik museo bat bisitatuko dugu! Oraingoan Eibarko armagintza museoa bisitatuko dugu eta ostean Debara bidean jarriko gara, Itziarrera hain zuzen ere!Sagardotegi ederra Itziarrekoa, mendi puntan, beraz, bazkal ostean bueltatxo bat eman nahi baduzue aukera paregabea izango duzue. Ostean, sabelak beteta eta patxaran kopa eskuetan daukagula, […]
2015-01-29 21:32

Trapillo-tailerra familientzat doan

Erabiltzailearen aurpegia egizu
Hainbat koloretako trapillo materiala erabilita, lepokoak eta pultserak egingo ditugu, Uxue Urrutikoetxearen laguntzarekin. 6 urtetik gorakoentzat, birziklatzeko materiala ekarri behar da: kotoizko kamiseta zaharrak eta kotoizko maindireak. Familientzako tailerra, gurasoak eta umeak batera Noiz: otsailak 8, igandea, 11:00-12:30 Non: Aldai Patronatua, Karitate kalea 1, behea (Algorta) Norentzat: 6 urtetik gorako umeentzat, gurasoekin batera Materiala: kotoizko […]
2015-01-27 19:48

“Umeen lekua hirian” & “Algorta, abenturarako espazioa”

Erabiltzailearen aurpegia egizu
Hitzaldi eta tailer hauen bitartez hausnartu eta bizi egin nahi dugu espazio publikoa umeen begietatik, horretarako Ttipi studioko lagunekin batera “Umeen lekua hirian” hitzaldira gonbidatzen zaituztegu helduok, otsailaren 3an. Eta otsailaren 7an gurasoek eta 6-10 urte arteko umeek “Algorta, abenturarako espazioa” deituriko tailerra egingo dugu. Denok gonbidatuta zaudete, jarduera hauek doan dira eta izena eman […]
2015-01-24 10:31

Euskera fuera del colegio… ¿qué podemos hacer en Getxo?

Erabiltzailearen aurpegia egizu
(Abajo en castellano) Aste honetan Paula Kasaresen bi hitzaldietan egon gara, euskara zelan sustatu familian izan da gaia, bai euskaraz aritu garenontzat zein erdaraz aritzen direnentzat. Oraindik gaia buruan bueltaka dugula Egizun jaso dugu lagun baten galdera, ea umeentzako euskarazko jardueren egutegirik geneukan, Getxora etorri berriak diren familientzat gida modukoa. Hona hemen duzue gure erantzuna, […]
2015-01-23 19:36

Amigurumi egiten ikasi nahi? Hilabeteko ikastaroa prest

Erabiltzailearen aurpegia egizu
“Amigurumiren hastapenak” ikastaroa antolatuko dugu euskaraz Uxue Urrutikoetxearekin otsailaren 25etik aurrera, bost saio izango dira guztira. Gure eskuak erabiliko ditugu zerbait sortzeko, eta gantxilloa izango da abiapuntua. Estutxe batekin hasiko gara, behin puntua hartuta panpintxoak zein aspaldiko jostailuak egingo ditugu, hemen behean hainbat adibide dituzu argazkietan. Berbalagun, Bizarra Lepoaneko kide eta Egizuko bestelako taldeetan (dantza, […]