Iritzia 2017-03-27 17:57

Auzitegi Gorena katagorrien alde

Erabiltzailearen aurpegia German Kortabarria

Goiburuak Espainiako Auzitegi Gorenaren beroaldi ekologistaren bat iradoki badezake ere, oso bestelakoa da dakardan kontua: euskaraz katagorri, urtxintxa edo katamixar deitzen dugun karraskari xarmanta "esquirol" deritza katalaneraz; jakina da, bestalde, izen hau xarma gutxiagoko gizaki mota bat deitzeko ere erabiltzen dela XIX mendeko amaiera aldetik.

  Iritzia 2017-01-31 17:27

Altsasu: terrorismoa zaku zabala da

Erabiltzailearen aurpegia German Kortabarria

Altsasuko gazteen auziaz legelari talde batek prestatu duen agiriak ondorioztatu du sen on minimoaren aurkakoa dela taberna zuloko liskarra ekintza terroristatzat kalifikatu izana, horrek auzipetutako gazteei datxezkien ondorio larriekin:

2016-12-19 00:48

Era hortako jendea...

Erabiltzailearen aurpegia German Kortabarria Luhuson atxilotutako bost herritarretatik bi lagunak ditut. Terrorismoaren aurkako operazio batean atxikiak izan direla diote iturri ofizialek.
2016-11-09 10:37

AHANZTURA GARAILE

Erabiltzailearen aurpegia German Kortabarria Eustakio Mendizabal Txikiaren arrastoa mapatik kendu behar horrek Juan Mari Bandresek Manuel Vázquez Montalbanekin izandako elkarrizketa ekarri dit gogora.
  Iritzia 2016-07-20 11:06

Ikusezinen garaipena

Erabiltzailearen aurpegia German Kortabarria

Orain hilabete aipatzen nituen Bilboko Arte Ederretako Museoko grebaren inguruko kontu batzuk. 41 egunez Museoa itxita eduki ondoren, lortu dute beharginek grebari amaiera eman dion akordioa: lan hitzarmenaren lau urteko iraunaldian soldatak ia bikoizteraino emendatuko dira eta, zerbitzuaren ardura duen enpresa aldatuta ere, langileei beren lekuetan jarraituko dutela bermatu zaie. Nabarmen hobetuko ditu, beraz, akordioak gizon-emazte hauen bizi-baldintzak.

2016-06-20 17:20

Ikusezinak ikusgai bihurtu dira

Erabiltzailearen aurpegia German Kortabarria

Bilboko Arte Ederren Museo zinez ederrean izan bazara, gozatuko zenuen haren funtsetako lan apartez edota aldi baterako erakusketa bereziez; ikusi gabe edo haien erreparorik egin gabe joango zitzaizkizun, ziurrenik, harrera eta informazioan, erakusgelen zaintzan, edota guneko dendan begien aurrean izan dituzun gizon-emakumeak.

2016-04-29 12:46

Gora Maiatzaren Lehena!

Erabiltzailearen aurpegia German Kortabarria

“Bakarka ezin da”: Mikelen eztarritik Bertolten hitzak. Aspaldi ikasi genuen lezioa langileok. Aspaldi, baita, banan-banakako harremanak aldarrikatzen dituzten nagusiek eta haiek errazteko araudiak ezartzen dituzten agintariek.

  Kultura 2016-04-21 12:55

Koldo Zuazok euskalkiak.eus webgunea aurkeztu zuen Azebarrin

Erabiltzailearen aurpegia German Kortabarria

Apirilaren 14an euskalkiak.eus webgunearen aurkezpen ekitaldia izan genuen Azebarri elkartean, Koldo Zuazo ikerlari eta irakaslearen eskutik. Bere lan-taldeko Teresa Portugal eta Oneka Alvarez ere hitzaldian izan ziren. Koadrila polita bildu ginen: hirurogei bat entzule.

2016-04-20 19:54

1766ko matxinoak gogoan

Erabiltzailearen aurpegia German Kortabarria

Apiril honetan bete dira 250 urte Azkoiti eta Azpeitiko matxinadatik, Iñigo Aranbarrik “Txanton Garrote agertokitik jaitsi zen eguna” liburuan gogora ekarri digunez. 1766an, Carlos III.ren pragmatika liberalizatzaile batek alearen kontrol publikoa kendu eta salerosketa librea ezarri ondoren, lur-jabe eta merkatariak garia eta artoa pilatzen ari ziren, prezioekin espekulatzen eta garestien sal zezaketen merkatuetara eramaten.

  Iritzia 2016-01-27 12:08

Bagoi sozialaz

Erabiltzailearen aurpegia German Kortabarria

"Erabakitzeko eskubidearen trenak bagoi soziala behar du, bagoi instituzionalaz gain", esan zigun Juan Jose Ibarretxe lehendakariak urtarrilaren 19an lepo betetako Andres Isasi aretoan; areago, onartu zuen bagoi soziala falta izan zitzaiola karguan zegoenean gidatu zuen erabakitzearen aldeko saioari.

  Iritzia 2015-10-30 12:11

ABUELA behar zukeen

Erabiltzailearen aurpegia German Kortabarria

Gure amama zenak ETBko filmetan beltzak euskaraz entzun zituenean adina harritu naiz Euskadi sakoneko baserritar familia bere artean gaztelaniaz entzun dudanean. Getxoko Kirol Portuko zineman gertatu zait "Amama" filmarekin, bertan emandako bertsioan ez baitago euskararen arrastorik, amama, aita eta ama hitzak eta Osakidetzako artategiko inskripzio elebidunak ezik.

  Ekonomia 2015-10-19 12:44

Oso TTIPo arriskutsuak

Erabiltzailearen aurpegia German Kortabarria

Oso TTIPo arriskutsuak

Zulora garamatzatenek diote gobernatzeko ardura ezin zaiola jende arruntari utzi, idatzi zuen Bertolt Brecht-ek 1937an. Gaur, aldiz, TTIP eta antzekoen sustatzaileentzat, merkatuaren ardura da ezin zaiena utzi, ez jende arruntari, ezta gobernuei ere: utzi eskuak libre merkatuari –oilartzen dira–; utikan arau politiko, sozial edo ekologikoak!

2015-06-14 21:29

Zorion poxi bat

Erabiltzailearen aurpegia German Kortabarria

Oraintsuko "Hizkuntza sasi-ofiziala" artikuluan salatu nuen euskal erakundeetako arduradun askok gure hizkuntzarekiko erakusten duten ezaxola lasaiaren atzean euskaraz ari den jendartearen sektoreari bizkarra emanda bizitzeko hautua dagoela.

2015-04-28 17:44

Etsaiak aholku

Erabiltzailearen aurpegia German Kortabarria Davos-en atentzioa eman zuen Christine Lagardek dogma neoliberalari egindako ñabardurak: “gehiegizko” desberdintasunak kalte egiten dio hazkundeari.
  Iritzia 2015-03-25 15:21

Ez dago Oteiza begira

Erabiltzailearen aurpegia German Kortabarria

Ez dago Oteiza begira

Frankistek Algorta hartu zutenean plaza nagusiari 18 de Julio izena jarri ziotela kontatzen digu azken liburuan Unai Elorriagak, “herrikoek San Nicolás esaten zioten arren artean”. Antzeko zerbait gerta dakion espero dut Bilboko Alondegiari.

  Iritzia 2015-03-12 20:57

Kiratsa hedatu baino lehen

Erabiltzailearen aurpegia German Kortabarria

Kiratsa hedatu baino lehen

Garbitzaileen grebaren harira Getxoko Udalak herriko atari guztietan jarritako agiriak xede argia du: grebaren isla publikoa lausotzea eta, grebalariek salatu dutenez, “gatazka ezkutatzea”. Oroz gain kaleetan normaltasun itxura gorde nahi du Udalak; grebalariek, aldiz, itxura hori zapuztu beste biderik ez dute bere sakrifizioak –greba ez baita txantxa– eragina izan dezan. Izan ere, gatazkak kalean lortzen duen proiekzioak baino ez du estutuko patronala.

  Iritzia 2015-03-02 14:35

Hizkuntza sasi-ofiziala

Erabiltzailearen aurpegia German Kortabarria Euskara ofiziala omen da EAEn eta Nafarroako eremu euskaldunean; ko-ofiziala, zehaztuko du juristak; sasi-ofiziala, zehatzagotuko du euskaldunak.
  Iritzia 2015-02-20 13:00

Iazko hezurrak: basakeriaren normaltasuna

Erabiltzailearen aurpegia German Kortabarria

Iazko hezurrak: basakeriaren normaltasuna

Basatasunaren itzulera normaltasunaren itzulera baino ez da, esan du David Rieff historialari amerikarrak azken urtarrilean Parisen gertatutako hilketen harira. Munduaren -gizakion- basatasunaren normaltasunak ardazten du, hain zuzen ere, Unai Elorriagaren Iazko hezurrak liburu bikaina.