Etsaiak aholku

Erabiltzailearen aurpegia German Kortabarria 2015ko api. 28a, 17:44
Davos-en atentzioa eman zuen Christine Lagardek dogma neoliberalari egindako ñabardurak: “gehiegizko” desberdintasunak kalte egiten dio hazkundeari.

Niri are deigarriagoa gertatu zait Lagardek zuzentzen duen Munduko Diru Funtseko bi ikerlariren lan batek desberdintasunen gehitzearen arrazoiez  atera duen konklusioa: herrialde aurreratuetan sindikatuen ahultzeak areagotu du, hein handian, gizarteko %10 aberatsenaren eta gainontzekoaren arteko desberdintasuna; ikerlariok frogatutzat eman dute, halaber,  lan hitzarmenen negoziazioa eta birbanatze politiken aldeko sindikatuen presioa tresna eraginkorrak direla desberdintasunen handitzeari galga jartzeko. Ikerlanak ez dio, horregatik,  sindikatuak indartu behar direnik, baina, zeharka eta nahi gabe ere, jarraitu beharreko arrastoa  erakusten digula esango nuke.

Hara –nondik eta neoliberalismoaren tenplutik!– sindikatuen aldeko argudioak Maiatzaren Lehenaren atarian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun