Iritzia 2015-10-30 12:11

ABUELA behar zukeen

Erabiltzailearen aurpegia German Kortabarria

Gure amama zenak ETBko filmetan beltzak euskaraz entzun zituenean adina harritu naiz Euskadi sakoneko baserritar familia bere artean gaztelaniaz entzun dudanean. Getxoko Kirol Portuko zineman gertatu zait "Amama" filmarekin, bertan emandako bertsioan ez baitago euskararen arrastorik, amama, aita eta ama hitzak eta Osakidetzako artategiko inskripzio elebidunak ezik.

Ikusi, entzun eta irakurri ditudan Amamari buruzko azalpenek filmaren euskalduntasuna nabarmendu dutenean –Loreakekin batera, nazioartean euskarazko zinearen ordezkaria omen Amama–, ez nuen inondik ere uste gurean erdara hutsean eman zitekeenik. Gauza bera gertatu zitzaion zineman aurkitu nuen berbalagun taldeari.

Euskararen eta euskaldunon prekarietatearen neurria erakusten digu jazotakoak eta, bide batez, baita Getxo Zinemak enpresaren euskararenganako eta euskaldunonganako mespretxuarena ere.

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Joxe Rojas Erantzuna | #1

Eta ez hori bakarrik: Bilbon behintzat, ez dago aukerarik filma euskara hutsez ikusteko: gazteleraz bikoiztuta edo 'jatorrizko bertsioan gaztelerazko azpidatziekin'.Turkia, Iran, edo Madagaskarrekoa balitz bezain exotikoa, alegia.

Enbaxadore lanak kanpoan egingo ditu Amamak, zeren etxean behintzat...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa