Gora Maiatzaren Lehena!

Erabiltzailearen aurpegia German Kortabarria 2016ko api. 29a, 12:46

“Bakarka ezin da”: Mikelen eztarritik Bertolten hitzak. Aspaldi ikasi genuen lezioa langileok. Aspaldi, baita, banan-banakako harremanak aldarrikatzen dituzten nagusiek eta haiek errazteko araudiak ezartzen dituzten agintariek.

Baturik ahal dela, erakusten dute egunero milioika langilek munduan zehar lan eta bizi baldintzak hobetzeko elkarrekin egiten duten ahaleginean. Berea da, batik bat, Langileen Eguna: klase harrotasun deiadar, errebindikazio eta borroken agertoki, elkartasun festa, zinezko demokraziaren aldarri.

Gora Maiatzaren Lehena!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun