Ekainaren 11n Ikas-Ingurune aparta Leioan: Zientzia, Ezagutzen Azoka, Iraunkortasunaren Azoka

Erabiltzailearen aurpegia Herrigune Leioa 2016ko eka. 3a, 12:50

Beldurrik gabe. Sartu eta gozatu. Guk lagunduko zaitugu. Eseri, kuskuseatu, behatu, bistazo bat bota, belarriak tentetu, muturra sartu… Elkarrekin gehiago dakigu. Baina batez ere: Hobeto dakigu!! Egitarau oparoa prestatu dugu ekainak 11 larunbaterako 12:00etatik 14:00etara Avanzada Boulevarreko Stoan: Plan hirukoitza!!

Ikasketa anitzez gozatzeko aukera dugu, giro paregabean, kalearen erdian,lagun artean, Gazte-Radiok zuzenean lagunduta…

ZIENTZIA KALERA

-Eskolatik Komunitatera: Kalean partekatuz!

Kaleko saio hauek eskolako kurrikulumaren barruan dauden ezagutzak partekatzeko aukera dira: ikasleek dakitena beste batzuekin parteka dezaten utziz. Artatza-Romo institutoko eta Altzaga ikastolako ikasle-irakasleak aurten ere gurekin izango dira gelan ikasitakoak hiritar guztiekin partekatuz. Ikasketa bikoitza egiten baita horrela!

-Komunitatetik Kalera: Ezagutzak biderkatuz!

Etxean daukazun ezagutza hori besteekin partekatuz gero balio handiagoa hartzen duelako. Kalearen erdian ikasiz denok ikasten dugu: pertsona nagusien aldamenean haur eta gazteek parte hartzen dute, gurasoek, familia eta lagunek… bakoitza bere interes eta ezagutzak partekatuz. Denak elkarrekin baina nor berean: ikerketak, esperimentuak, jokoak, magia, eraikuntzak, neurketak… Zientzia denon eskura, denon gustoko!

EZAGUTZEN AZOKA

Gustoko dugulako errepikatzen dugu… Azoka honetan ez duzu saltzen, ez duzu erosten. Partekatu, trukatu, eraiki, hartu, utzi, jolastu, asmatu, ezagutu, barre, ahalegindu, laguntza eskatu, oparitu, jagon, galdetu, erantzun, konfidatu, zure buruarengan sinistu, besteengan sinistu… halakoak egiten dituzu.

Baina batez ere ikasi egiten duzu!!

Argazkigintza, Zeinu-Hizkuntza, GeoPosizioak… eta askoz gehiago!

IRAUNKORTASUNAREN AZOKA: Hitzetatik Komunitate-Ekintzara

*Konponketak egiten ikasteko Tailerra.

“Egizu zuk zeuk, Garapen Iraunkorraren alde”

Ekar ezazu hondatuta edo apurtuta daukazun hori… eta zurekin batera konponduko dugu, gure ezagutzak partekatuz. Edo elkartu zaitez taldera zure ezagutzak ekarriz. Gailuen bizitza luzatzen ikasi, eta zure kabuz eginez.

*Kustomizazio/Berrerabilpen Tailerra.

“Berrerabili: iraunkorra, sortzailea eta atsegina da”

Teknikak, materialak, trukoak… ikasteko espazioa. Eskuak erabil itzazu hondakinak eraldatzeko, ederra, baliagarri eta baliotsua den zerbait bihurtuz. Ikasteko adinarik ez dago, ezta dakizuna besteei erakusteko ere.

*Argiaren Fakturari buruzko Tailerra.

“Energia: Zure pentsamoldeak zure bizimodua aldatzen duenean”

Argiaren faktura dezifratzen ikasteko tailerra, gehiago aurreztu eta gutxiago gastatzen ikasteko, dauzkagun aukeren artean hautatzen ikasi eta beste alternatiba batzuk ezagutzeko, planetaren aldeko apustua egiteko. ¡Ekar ezazu zeure faktura azokara!

*Kontsumo Iraunkorraren Azoka: Arropa ta liburuak soilik.

“Libururik gabeko hiria arimarik gabeko gorputza da”

Ekotaldeko gazteek berriro antolatu dute Azoka! Arropa eta liburuak bakarrik. Ez da trukerako azoka bat, berrerabilpenerako gunea baizik: zuri balio ez dizun hori beste pertsona batentzako erabilgarri izan daiteke!

*Nekazariak eta Tokiko Produktua.

Baserri Bizirik Topaketa

Gure herriko nekazarietako batzuk zuzenean ezagutzeko aukera bikaina.

Haiekin elkartu, solastu eta bizitza esperientziak eta proiektu komunak partekatu. Komunitatean betetzen duten papera, beren beharrizanak eta besteoi zabaltzen dizkiguten aukerak elkarrekin pentsatzeko leku aparta.

*Aurkezpena: Bizi martxa.

BiziBideak: Eskola Bideak

Ekainak 12 igandeko komunitate-bizikletadaren aurkezpena. Gune honetan biharamoneko bizikletadan parte hartzeko edota bizikletak konpontzeko tailerrean parte hartzeko izena eman dezakezu.

*Mahai ingurua: “Zelan bizi Leioan eta munduan”

Partehartzaileak: Ekotaldea, Umeen Kontseilua, Konpontzaileak, Gurasoen Elkarteak, Ordezkari Politikoak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun