2016-06-09 12:51

Kontsumo Iraunkorraren Azoka zapatuan Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Herrigune Leioa

Iraunkortasunaren Azokaren barruan, zapatu honetan 12:00etatik 14:00etara bulebarrean Kontsumo Iraunkorraren Azokaren XIII. jarduna ospatuko da. Liburu eta arropak ekartzeko deialdia egin nahi dugu hemen: Zuri balio ez dizun horrek beste bati balio diezaioke!

Larunbatean Kontsumo Iraunkorraren Azoka dugu berriro ere, Leioako Ekotalde Herrigune Leioa-ko gazteek antolatuta.

Azoka honetan ez dago dirurik, ezta trukerik ere, dena da musutruk.

ZURI BALIO EZ DIZUN HORREK BESTE BATI BALIO DIEZAIOKE!
Azoka honetan objetuen balioa haiekiko beharrizanak markatzen du:

*Ekarri erabiltzen ez duzun arropa hori, edo irakurrita dauzkazun liburu horiek, edo inoiz irakurrriko ez dituzun horiek... baliteke beste norbaitek behar izatea.

* Edo eman bueltatxo bat Azokatik, eta eramazu behar duzun hori, gustoko duzun hori, interesa duzuna.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa