Jendartea  Sopela 2017-03-24 17:36

Sopelako Udalak udaltzainei babesa ematea exijitu du ErNEk

Sopelako Udalak udaltzainei babesa ematea exijitu du ErNEk

Sopelako Udaltzaingoari "babes esplizitua" ematea exijitu dio ErNEk Udalari. Halaber, "egunez egun gizatxarren eta gaizkileek kontra egiten duten lan bikaina baldintzatu gura duten horiei aurre egitea" eskatu dio polizien sindikatuak agintari sopeloztarrei. ErNEk gaineratu duenez, "beti egingo dugu polizien alde; Udalak gauza bera egitea espero dugu".

  Politika  Getxo 2017-03-24 17:30

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako IV. Plana aurkeztu du Getxoko Udalak

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako IV. Plana aurkeztu du Getxoko Udalak

Getxoko Udalak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako IV. Plana aurkeztu zuen atzo, eguenean, Algortako Fadura kiroldegian. Plana pasa den otsailaren 22ko osoko bilkuran onartu zen 2017-2020ko aldirako, eta Getxoko emakume eta gizonen egoeraren diagnostikoa egin ondoren idatzi da. Bere helburuen artean dago emakumeen parte hartze sozial eta politikoa indartzea, baina, batez ere, gizarte "parekideagoa eta bidezkoagoa" lortzeko lanabesa izatea, udal iturriek azaldu dutenez.

  Kultura  Uribe Kosta 2017-03-24 16:44

Busturialdeak eskuratu du XXV. BBK Sariketan finalerako lehenengo txartela

Busturialdeak eskuratu du XXV. BBK Sariketan finalerako lehenengo txartela

Enkarterri/Ezkerraldea eta Busturialdea taldeen artean jokatu dute gaur goizean Bertsolari Gazteen XXV. BBK Sariketaren lehenengo finalaurrekoa Zallako zine antzokian. Busturialdeak batu du puntu gehien, eta beraz, finalerako txartela eskuratu du. Finala zein taldearen kontra jokatuko duten martxoaren 28ko finalaurrekoan erabakiko da, Durangoko Fray Juan de Zumarraga institutuan; Uribe Kosta eta Uribe Butroi ahaleginduko dira finalerako txartela eskuratzen.

  Jendartea  Getxo 2017-03-24 13:38

Gizon bat atxilotu dute Algortan, lapurtutako kreditu-txartel bat legez kontra erabiltzea egotzita

Gizon bat atxilotu dute Algortan, lapurtutako kreditu-txartel bat legez kontra erabiltzea egotzita

Getxoko Udaltzaingoak udalerriko auzokide bat atxilotu du, ustez iruzurra egiteagatik; aurretik lapurtutako kreditu-txartela legez kontra erabili zuen, udal-iturriek jakinarazi dutenez.

  Gazteok  Plentzia 2017-03-24 13:20

Umeen begietatik udalerria eraikitzen

Umeen begietatik udalerria eraikitzen

Umeentzako Plentzia euskalduna eraikitzeko prozesua abiatu du Udalak. Lehenengo saioa joan den eguenean, hilaren 16an, egin zuten.

  Hezkuntza  Leioa 2017-03-24 12:35

Bertsio kontrajarriak atzoko ikasle-grebaren inguruan

LOMCE, Heziberri eta EU2020 bezalako erreformak salatzeko, greba eta mobilizazioak egin zituzten atzo, unibertsitate mailan, Ikasle Abertzaleak (IA) antolakundeak deituta. Topatu.eus komunikazioa-proiektuak zabaldutakoaren arabera, "Hego Euskal Herriko unibertsitate eta ikastetxe ugaritan" egin zuten bat deialdiagaz. Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) agintarien berbetan, ostera, ikasleen greba-deialdiak "eragin txikia" izan zuen, hiru campusetan. "Jarduera akademikoa normala izan zen, nahiz eta ikastegi batzuetan gainerako egunetan baino ikasle gutxiago egon zen", gaineratu zutenez. Bideoa: TOPATU.EUS

  Jendartea  Sopela 2017-03-24 12:00

Sopelan "beste eredu polizial bat" aldarrikatzeko bildu dira

Sopelan "beste eredu polizial bat" aldarrikatzeko bildu dira

Zubigane kaleko supermerkatuan lapurtzea egotzita, hiru gizon atxilotu zituen Sopelako Udaltzaingoak, martitzenean; lekukoek, ostera, Udalak zabaldutako bertsioa "gezurrez josita" dagoela uste dute. Euren ustez, hiru lagunak "bortizki" atxilotu zituzten udaltzainek. Hori salatzeko, dozenaka lagunek egin zuten kontzentrazioa atzo, Udaltzaingoaren komisariaren aurrean.

  Jendartea  Getxo 2017-03-24 11:55

Benta eraikina balio anitzeko gunea izatea gura dute auzokideek

Benta eraikina balio anitzeko gunea izatea gura dute auzokideek

Getxoko auzokideek Benta eraikinean balio anitzeko gunea egitea proposatu dute; izan ere, Amaia Agirre Getxoko Komunikazio eta Herritarren Partaidetzarako zinegotziak aditzera eman duenez, #BentaraNoa izeneko herritarren partaidetza-prozesuaren lehenengo fasea amaitu da, Benta eraikinari zer funtzio izan behar dituen proposamenak entzutekoa, alegia. Lehenengo fase horrek lau hilabete iraun ditu, 95 pertsonak hartu dute eta 200 proposamen baino gehiago jaso dira. Ondorioak bildu dituzte daborduko.

  Jendartea  Gorliz 2017-03-24 11:14

Gorlizko zaraten maila ona dela ondorioztatu du ikerketa batek

Gorlizko zaraten maila ona dela ondorioztatu du ikerketa batek

Udalak agindutako ikerketa batek ondorioztatu du udalerrian dagoen zarata-mailak ez duela «ia» arazorik sortzen herritarren artean. Geotech Gestión Espacial enpresak egin du ikerketa akustikoa, eta emaitzak onak izan dira, "helburuak lortzeko % 100etik gertu dago".

  Jendartea  Getxo 2017-03-24 10:30

Hobekuntza-lanak egiten dabiltza Algortako Bidebarri aldean

Hobekuntza-lanak egiten dabiltza Algortako Bidebarri aldean

Getxoko Udala kaleak hobetzeko zenbait lan egiten dabil egunotan Bidebarri aldean, Algortan; Getxo Txukun programaren barruan sartutako lanak dira, hain zuzen ere.

  Gazteok  Erandio 2017-03-23 18:10

Erandioko ikasleek 1.200 euro irabazi ahal dituzte, barikuan

Erandioko Euskara Zerbitzuak martxan ipinitako ErandioztarrOn Lehiaren lehenengo edizioa amaitzear dago. Daborduko, egin beharreko hiru probak egin dituzte udalerriko hainbat ikaslek, eta horietatik puntuazio gehien batu dituzten lau taldeak final handian lehiatuko dira. Norgehiagoka hori martxoaren 24an, barikuan, izango da Astrabuduko Josu Murueta kultur etxean. 

  Jendartea  Sopela 2017-03-23 17:43

Sopelako udaltzainen jokabidea salatuko dute gaur arrastian

Sopelako udaltzainen jokabidea salatuko dute gaur arrastian

Sopelako Udaltzaingoak hiru gizon atxilotu zituen herenegun, martxoaren 21ean, supermerkatu batean lapurreta egitea egotzita. Besteak beste, "autoritate-agenteen kontrako atentatua eta erasoa" leporatzen dizkiete lagun horiei; udal-iturrien arabera, atxiloketan parte hartu zuten lau poliziak "bajan daude". Gertatutakoaren lekukoek, ostera, agintari sopeloztarrek zabaldutako bertsioa "gezurrez beteta" dagoela diote. Hainbat herritarren kontzentrazioa deitu dute gaurko, "bortizkeria" salatu eta "Sopelan beste eredu polizial bat" aldarrikatzeko; 19:00etan egingo dute, Udaltzaingoaren komisariaren aurrean. Izan ere, deitzaileen berbetan, azken urteotan "ohikoak" dira polizia sopeloztarren "gehiegikeriak".

  Kirolak  Leioa  Uribe Kosta 2017-03-23 17:38

Garaipena lortu du Euskal Herriko waterpolo-selekzioak

Garaipena lortu du Euskal Herriko waterpolo-selekzioak

Historian bigarren aldiz eta 16 urteren ostean batu zen Euskal Herriko emakumezkoen waterpolo-selekzio seniorra, pasa den aste-akabuan. Portugalgo selekzioa izan zuten arerio, 2001ean jazo legez. Porton jokatu zen norgehiagoka 10-12 irabazi zuten euskal herritarrek.

  Jendartea  Berango 2017-03-23 17:20

Bizitzeko modu berriei ekiteko tailerra egingo dute zapatuan Berangon

Bizitzeko modu berriei ekiteko tailerra egingo dute zapatuan Berangon

Udaberria loratzeko urtaroa da, berriro haztekoa. Hori dela eta, Berangoko Stay and Job egoitzak tailer berezi bat egingo du zapatuan, hilaren 25ean. Albert Cruells hurreratuko da bertara, El nuevo Re-nacer izeneko ekimena partekatzeko asmoz.

  Kultura  Getxo 2017-03-23 17:10

Ondarreta abesbatzak 50 urte bete ditu

Ondarreta abesbatzak 50 urte bete ditu

Urteurrena ospatzeko, Getxoko Ondarreta abesbatzak CD berria eta liburua argitaratu ditu; modu berean, hainbat ekitaldi antolatu dituzte urte honetarako.

  Kirolak  Getxo 2017-03-23 17:01

Estatukoan podiumera igo dira karateka getxoztarrak

Estatukoan podiumera igo dira karateka getxoztarrak

Julen Barreras, Xabier Pereda eta Ekaitz Pintado karateka getxoztarrek irabazi zuten brontzezko domina Espainiako karate Txapelketan, Albaceten, pasa den martxoaren 12an.

  Kirolak  Leioa 2017-03-23 17:00

Xabi Sanchok gidatuko du Leioako oinarria

Xabi Sancho da Leioa Kirol Elkarteko oinarri-futboaren zuzendari berria. Aurretik, Sanchok behar egin du Barakaldo, Retuerto eta Sestao River futbol-taldeetan.

  Kirolak  Lemoiz 2017-03-23 16:58

Egonaldiak, Goikomendi hipika-klubean

Lemoizko Andraka auzoan, Goikomendi hipika-klubak egonaldiak antolatuko ditu datorren Aste Santuan, apirilaren 9tik 23ra bitartean.

  Jendartea  Getxo 2017-03-23 16:55

Hondakin organikoetarako edukiontzi marroia ezartzen hasi dira Getxon

Hondakin organikoetarako edukiontzi marroia ezartzen hasi dira Getxon

Getxoko Udalak bosgarren edukiontzia edo gai organikoak batzeko edukiontzi marroia ezartzeko bidea hasi du. Gainera, informazio- eta kontzientziazio-kanpaina bat egingo dute, haren erabilera modua, zein hondakin utz daitezkeen eta zein onura dakartzan ezagutarazteko.

  Kirolak  Sopela 2017-03-23 16:53

Sopelan, herri-lasterketa prest

Sopelan, herri-lasterketa prest

Hamabosgarrenez, Sopelako Herri Lasterketa antolatuko du Munarri atletismo-taldeak. Hitzordua domekan ipini dute, hilaren 26an; baina, izen-ematea gaur, eguena, itxiko dute, 20:00etan. Inskripzioa antolatzaileen webgunean bete daiteke.