Iritzia 2017-04-07 12:44

Thinking Fadura

Erabiltzailearen aurpegia Ibon Rodríguez Larrinaga

Horrela aukeratu dute izena Getxo Kirolakeko arduradunek, thinking, ingelesez. Ez omen zaie egokia, edo modernoa, iruditu, esaterako, Fadura Hausnartzen, edota Fadura Berpensatzen. Gaztelania ere ez dute begi onez ikusi; Pensando Fadura, Soñando Fadura, edo antzeko beste izenen bat ez baitute lehenetsi. Gutxi balitz, elebitasuna ere ez dute gogokoa izan, eta Pensando Fadura Hausnartzen bezalako aukerak ere bazterrean geratu dira ingelesaren onerako. Ez digute azaldu zein izango den erabili beharko dugun doinua; Britainia Handikoa, eskoziarra, amerikarra? Susmatu dezaket zein izan daitekeen gogokoen dutena.

  Iritzia 2017-02-16 11:52

Barkatu, Maria, baina ez diogu Txikia plazari izena kenduko

Erabiltzailearen aurpegia Ibon Rodríguez Larrinaga

Barkatu, Maria baina Txikia plaza Txikia plaza izango da guretzat betiko, agian, era kolokialean aritzen garenean “Uves” eko plaza baina hori beste kontu bat da. Inork ez dizu kontatu, ez dakizu nor den Txikia eta zergatik zeukan plaza horrek izen hori, zu hil eta gero jaio zelako. Frankoren diktaduraren kontra borrokatu zuen Eustaquio Mendizabalek, Txikiak alegia, Euskal Herriaren alde borrokatu zuen. Borroka horretan poliziarekin egin zuen topo eta tiroz jarraitu zuten tren geltokitik Algortako txoko honetaraino, egun zure omenez izendatu berri nahi duten plaza honetaraino. Zaurituta zetorren, Guardia Zibilak harrapatu eta bertan tiroz hil zuen. Hori izan zen Txikia, hainbat getxoztar eta euskaldunon bihotzetan miretsia eta gogoratua. Maite gintuelako hil zuten eta maite dugulako eskeini genion plaza bat, bere izena eta izana ez ahazteko, bere borroka omentzeko.

  Iritzia 2017-01-31 12:01

Lorezaina

Erabiltzailearen aurpegia Ibon Rodríguez Larrinaga

Goizeko 8ak dira. Kafea hartzen nagoela leihotik ikusi dut lorezaina. Egunero dabil mimoz eta maitasunez loretxoak zaintzen, belarra txukuntzen. Lana baino gehiago pasioa dario bere aurpegiari. Kepa du izena, urteak daramatza herriko parkeak eta lorategiak zaintzen, eta urte horietan hainbat enpresatan aritu da. Udalarentzat lorezaintza zerbitzua irabazten duen enpresarentzat egin ohi du lan. Berdin dio izena, Kepa, eta Keparen lankideak, enpresaz enpresa dabiltza, udal lana egiten dute, baina ez dira udal langileak.

2016-12-18 10:52

Lapurrak

Erabiltzailearen aurpegia Ibon Rodríguez Larrinaga Burura etorri zaizkit pirateriaren kontra Espainiako Kultura Ministerioak egiten zituen iragarkiak (eta ez noakizue Urquijo gobernuaren ordezkariak “bizitza pribatuan” egiten dituenaz aritzera), disko edo cda kopiatzea bizikleta lapurtzea bezalakoa zela esaten zuten horiek. Ez dakit oraindik indarrean dauden, izan ere, bideoak ikusten nituenean agertzen zitzaizkidan eta bideoak desagertu dira gure bizitzatik, DVDak bide berdinetik doaz. Pirateria eta lapurreta, gauza bera, jabego materiala eta jabego intelektuala maila berdinean.
2016-04-06 18:47 Erabiltzailearen aurpegia Ibon Rodríguez Larrinaga

Ondo legoke jakitea zer da zehazki salatzen dutena akordioaren nondik norakoak ezagutzen ez badituzte...

Erantzuna | EAJ eta EH Bilduren arteko "akordioa" salatu du Getxoko PPk

  Iritzia 2016-03-29 09:17

Zerbaiti kiratsa dario Getxo Kirolak-en

Erabiltzailearen aurpegia Ibon Rodríguez Larrinaga

Azken hilabete hauetan, teknikari baten kontratazio prozesua fiskalitzatzeko nahian, hainbat eskari egin izan ditugu Getxo Kirolak-eko Artezkari Kontseiluan, baina ez ditugu trabak baino topatu.

  Iritzia 2016-03-16 12:51

Euskaraz? No tenemos obligación, gracias.

Erabiltzailearen aurpegia Ibon Rodríguez Larrinaga

Hori izan da Getxo Kirolak-eko presidentearengandik jaso dugun erantzuna aldi baterako teknikari baten kontratazioaren testuinguruan. Kontratazio honek sortzen dizkigun zalantza eta susmoak alde batera utzita, postu horri esleituriko Euskara profilaren ezegokitasuna nabarmendu genuen.

  Iritzia 2016-02-11 13:13

Estatu Espainiarrean ez da torturatzen, baina torturatuak milaka gara

Erabiltzailearen aurpegia Ibon Rodríguez Larrinaga

Aspaldian idatzi gabe nago eta idaztera animatu naizenean oraingo honetan nire hitzek zentzu handirik ez dutela izango pentsatu dut. Otsailaren 13an torturaren aurkako eguna izango da, justizia eta memoria aldarrikatzeko eguna. Zorionez ni ez naiz inoiz torturatua izan nire hitzek balio eskasa izan dezakete, baina Euskal Herrian milaka lagun izan dira torturatuak, horien hitzak dira irakurri eta entzun behar direnak.

  Iritzia 2015-11-10 12:37

Memoriarekin ez da jolasten

Erabiltzailearen aurpegia Ibon Rodríguez Larrinaga

Hego Euskal Herrian, gaur, Memoriaren Eguna ospatu da, eta agerian geratu da Getxo porrot mingarriaren isla izan dela. EAJk eta alkateak euren interesen onerako erabili nahi izan dute, biktimen eta memoriaren erabilpen politikoa egin nahi izan dute, eta era tamalgarrian aurpegian lehertu zaie.

  Iritzia 2015-09-23 11:23

Zer eta Nor dira Udala eta Udaletxea?

Erabiltzailearen aurpegia Ibon Rodríguez Larrinaga

Erantzun erraza ikusten diogu askok galdera honi, baina egunerokotasunak erakusten digu beste batzuek, batez ere udal gobernuan daudenek, beste ikuspegi bat dutela, udalaren izaeraz jabetu nahi dutelarik, Udala eurek soilik osatuko balute bezala.

  Iritzia 2015-09-08 13:14

Errefuxiatuen arazoa geure arazoa da

Erabiltzailearen aurpegia Ibon Rodríguez Larrinaga

Errefuxiatuen arazoa geurea da, hori argi dut. Ezin diegu geure ardurei bizkarra eman. Behartuta gaituen estatu honek gerra egin zuen Iraken, behartuta gaituen estatu honek Saudi Arabiari saltzen dizkio armak eta haiek ISIS delakoari… gauza argiak dira horiek. Are gehiago, gure gobernuek, Europar Batasunak, geopolitika eta geoekonomia jartzen ditu pertsonen aurretik, horrela sufrimendua eraginez.

  Iritzia 2015-06-30 16:05

Udal lehen ikasgaia

Erabiltzailearen aurpegia Ibon Rodríguez Larrinaga

Egun hauetan udaletxean taldeen arteko negoziaketetan ibili gara udal antolaketa zein den ikusteko. Baina atzerako begirada bat botata konturatzen naiz ez garela negoziaketetan ibili, EAJ-k gainontzeko taldeon asmoa jakin nahi izan du, are gehiago, gure proposamenarekin papera betetzeko eskatu zigun. EAJ-k aldiz ez du inoiz bere jarrera zein izango zen azaldu, eta bilera batean ate bat irekita uzten bazuen hurrengoan itxita topatzen genuen. EAJ-k esan zigun gauza bakarra, lehen bileran behintzat, politikarion soldata jaitsieraren kontra zeudela izan zen.

2015-06-15 11:17

Hitza ematen dut

Erabiltzailearen aurpegia Ibon Rodriguez Larrinaga

Legeak hala behartuta hitza ematen dut. Horrela esan nuen larunbata 13an udaletxean zinegotzi izateko, legeak arrotz sentitzen ditudan konstituzio eta lege zapaltzaile mordo onartzera behartzen nauelako herritarrek agindutakoa egin ahal izateko.

  Iritzia 2015-03-31 18:27

Zaramaren auzia eta EAJren ardura.

Erabiltzailearen aurpegia Ibon Rodríguez Larrinaga

Hilabetez luzatuko da garbiketa eta hondakinen bilketako langileen greba, eta egun hauetan alkate eta EAJren aldetik langileen eta enpresaren arteko gatazka dela esan ohi dute, eta, gehien jota, eta oposizioko alderdiak eskatuta, bitartekari lanak soilik egin dezaketela esan dute. Baina hori ez da egia.