20 urtez erdaraz... eta segi aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo FM 2015ko urt. 28a, 21:55

Irudian ikus daitekeen "estación (sic) de Aiboa" dioen errotulua egun Getxoko Udaltzaingoa hartzen duen eraikinaren aurrean dago, Imanol Landa alkatea prentsaurrekoetara doanean ezinbestean ikusteko tokian. Gainera, aurretik hor ondoan Getxoko Udal Euskaltegia egon zen, horrek zer edo zer sinbolizatzen badu.

Hogei urte baino gehiago darama hor seinalea, Norte Industrial enpresak 1994ko urrian edo paratuta, Humberto Cirarda alkate zela. Handik hona, hainbat alkate eta Euskara zinegotzi pasa dira udaletxetik, baina espainolez txarto dagoen seinaleak euskarari trufa egiten jarraitzen dio. Bere lehenengo egunetik, 1982ko EAEko Euskara Legea ez zuen betetzen, elebiduna ez baitzen. Dagoeneko, baina, ESEP eta Getxoko Euskara Plan Nagusi guztiek euskara hutsez izatera "zigortu" dute, horien aburuz metro edo geltoki ikonoa izanda horrela idatzi behar baita.

Aldatzeko legea badago baina legea beteko duenik ez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun