Txantxangorria

Erabiltzailearen aurpegia Jose Ramon Onandia 2016ko mar. 17a, 14:34

Txori kantaria bekokia (ausarta) lepoa eta paparra gorri biziak dituena. Papargorri, papogorri eta txindorra dira bere sinonimoak. Txantxangorria Euskararen ikur bihurtu da, nor izango ba? Maitea izan dugu txantxangorria beti. Euskararen egoeraren iruditzat hartu dute txantxangorria.

Kanpokoa, etxe ondoko intxaur gainean txantxargorria kantatzen, baina beti gure ondoan, txikia eta hauskorra da; baita alaia, ausarta, maitekorra, bizkorra oso kurioso ere. “Txoriak bizirik eta hegan” Euskararentzat eredu ona da, euskaldun guztientzat, baita euskaldun berriak eta euskara ikasten ari direnontzat ere. Euskara bizitzarako hizkuntza bizia.

Euskarak arazo handi bat dauka, nahiz eta jende askok ikasi, oso gutxik hitz egiten du, euskara dakitenek leku guztietan hitz egin behar dute. Herri euskalduna bada, normaltasunez hitz egiten dute, baina gure herrian, euskaraz oso gutxi mintzatzen dira.

Txantxangorriren eredua ona da. Edozein lekutan edozein lagunekin, edozein momentutan, euskaraz hitz egitea, etsenplu ona izango litzateke, txantxangorriak beti eta leku guztietan txantxar egiten duelako eta guretzat eredu ona izan behar da, eta euskaraz ez dakitenentzat ere, ea ikasteari ekiten dioten.

Ikur hau, begien bistan eramaten badugu, beste lagun batzuekin euskaraz komunikatzeko errazagoa izango da.

Orain dela urte batzuk halako ikur desberdin batekin egin zuten froga eta ez zuen arrakastarik izan, baina orain beste momentu batean gaude eta lortuko ahal dugu !

Saiatu gabe ezin da ezer lortu, baina ahaleginarekin edozer lor daiteke.

Ea animatzen garen Txantxangorriaren ikurra eramaten eta batez ere, euskaraz bizitzen.

 

Algortan, 2016ko martxoaren 5ean

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun