Kultura  Berango 2017-03-01 15:37

Maskarada antzeztuko dute domekan Berangon

Maskarada antzeztuko dute domekan Berangon

Urtero legez, Berangoko Simon Otxandategi Dantza taldeak kalejira egingo du domeka honetan, hilaren 5ean. Hala, maskarada antzeztuko dute, kalerik kale, goizeko 11:00etatik aurrera.

  Kultura  Getxo  Uribe Kosta 2017-02-27 14:49

Book Trailer Lehiaketa martxan da!

Book Trailer Lehiaketa martxan da!

Getxoko Kalabazan kultur ekimenak Book Trailer Lehiaketa martxan ipini du, hirugarrenez; irakurzaletasuna bultzatzeko. Lanak apirilaren 14ra arte bidal daitezke.

  Kultura  Getxo 2017-02-27 10:00

Arantzazu Ametzaga Iribarren: "Nire aitari entzun nion lehenengo hitza ‘Algorta’ izango zen, seguruenik"

Kepa Ugarte Martiarena

Arantzazu Ametzaga Iribarren: "Nire aitari entzun nion lehenengo hitza ‘Algorta’ izango zen, seguruenik"

Arantzazu Ametzaga Iribarrenek (Buenos Aires, 1941) joan den martitzenean aurkeztu zuen "Contraviaje. De Nueva York a Gernika pasando por Berlín" (Ekin, 2015) liburua, aitaren jaioterrian, Algortan. Bingen Ametzaga Aresti euskal idazlea eta politikaria zuen aita, eta ama Mercedes Iribarren Gorostegi, Areetan finkatutako mutrikuar enpresari-familiakoa. Gurasoak Amerikara erbesteratu ostean, Argentinan jaio zen; "ametsetako herrira" itzultzeko aukera eduki du, gurasoek ez bezala.

  Kultura  Berango 2017-02-25 16:00

"Txan fantasma" txotxongilo-saioa bihar, Berango Antzokian

"Txan fantasma" txotxongilo-saioa bihar, Berango Antzokian

Txotxongilo-ikuskizun hori Mariasun Landaren (Orereta, 1049) "Txan fantasma. Neskatila baten eta fantasma txiki baten arteko adiskidetasun"a liburuan oinarritzen da. Berango Antzokian ikusteko aukera egongo da, domeka honetan, otsailaren 26an. Emanaldia 18:00etan izango da, euskaraz. Sarrerak 3 euroan egongo dira salmentan.

  Kultura  Sopela  Uribe Kosta 2017-02-25 12:00

Erica Liquete: "Txikiek gurasoei euskara irakasteak motibazio-puntua ematen dio proiektuari"

Iñigo Fernandez de Martikorena

Erica Liquete: "Txikiek gurasoei euskara irakasteak motibazio-puntua ematen dio proiektuari"

Sorgina Txirulina proiektua hasi berri du Erica Liquete Villamor sopeloztarrak, euskaldunak ez diren gurasoek euskara ikas dezaten, ipuinen eta seme-alaben laguntzaz.

  Kultura  Getxo 2017-02-25 11:02

Sun magoaren ikuskizuna bihar, Areetan

Sun magoaren ikuskizuna bihar, Areetan

Ilusio Handien Espainiako Saria irabazi zuen Sun magoak, 2011n. Oraingo honetan, bere lanik berriena den "Magic spectacular" eskainiko du aztiak, Areetako Andrés Isasi musika-eskolan, domeka honetan, otsailak 26. Saioa 18:00etan izango da, eta sarrerek 5 euroan daude salgai.

  Kultura 2017-02-24 10:52

Pagoetako Berbalagun baten kronika

Erabiltzailearen aurpegia egizu

Urtero lez, Egizuk, txango interesgarriak antolatzen ditu: Orain dala urte bi Itziarko “Txindurri-Iturri” sagardaotegira joan baino lehen, Eibarko Armagintza Museoa bisitau genduan. Igaz Irungo “Ola”sagardaotegira joan aurretik, Hondarribiko Albaola ontziola, ikusi genduan, eta aurten barriz, Pagoeta Parke Naturalera eta burdinolara bisitea egin genduan. Etxetik urten nebanean, nor topauko eta Iñigo Bilbao topau neban, Iñigo nire […]

  Kultura  Berango  Gorliz  Urduliz  Uribe Kosta 2017-02-24 13:44

Mozorrotzeko ordua heldu da!

Mozorrotzeko ordua heldu da!

Bariku honetatik aurrera, eskualdeko herri gehienetan aratusteez gozatzeko aukera egongo da, martxoaren 4ra arte.

  Kultura  Getxo 2017-02-24 13:33

Korrikaren materiala salduko dute bihar Itzubaltzetan

Korrikaren materiala salduko dute bihar Itzubaltzetan

Udaberrian zeharkatuko ditu Korrikak Euskal Herri osoko bideak eta errepideak, martxoaren 30etik apirilaren 9ra arte; Otxandiotik Iruñera joko du euskararen aldeko lasterketaren 20. edizioak, AEK-k jakitera eman duenez. Uribe Kostari dagokionez, apirilaren 6an, eguena, zabalduko dituzte eskualdeko herriak euskarazaleek; beste urte batez, ez da Lemoiztik igaroko. Korrikari behar bezalako harrera egiteko bihar, martitzena, hasi dira lanean tokian tokiko batzordeak. Besteak beste, material-salmenta egingo dute Itzubaltzeta/Romoko Santa Eugenia plazan, zapatu honetan, otsailaren 25ean. Goizeko 10:00etatik 14:00etara egongo dira bertan.

  Kultura  Leioa 2017-02-24 13:12

Umore Azokan parte hartuko duten 50 antzerki-taldeak aukeratu dituzte

Umore Azokan parte hartuko duten 50 antzerki-taldeak aukeratu dituzte

Leioako Udalak antolatutako Kaleko Artisten Azokak daborduko aukeratu ditu aurtengo edizioan parte hartuko duten 50 konpainiak; maiatzaren 18tik 21era egingo da aurtengo edizioa. Lehiaketaren kudeaketa artistikoaren ardura daukan Kultura Sailak jasotako 500 proposamenen azterketa zorrotza egin du; azkenean, Euskal Herriko 22 konpainiak, Espainiako Estatuko 20k eta atzerriko 8k parte hartuko dute.

  Kultura  Getxo 2017-02-24 12:45

Iraupen-eskia egiteko bidaia antolatu du Egizuk

Iraupen-eskia egiteko bidaia antolatu du Egizuk

Beste urte batez, iraupen-eskia praktikatzeko bidaia antolatu du Egizu Getxo Euskaldun elkarteak. Martxoko bigarren aste-akabuan egingo dute txangoa; martxoaren 10ean irtengo dira, 19:00etan, Fadura kiroldegiko bus-geltokitik, martxoaren 12an bueltatzeko, 12:00ak aldera. Lekuak gordetzeko 644 277 155 telefono zenbakira deitu beharra dago, edo helbide honetara mezu bat bidali. Txangoa 5 urtetik gorakoentzat zuzenduta dago; halaber, jakinarazi dutenez, erraketekin ibiltzeko aukera ere egongo da.

  Kultura  Leioa 2017-02-24 12:00

"Gu" antzezlan familiarra domekan, Borobil konpainiagaz

"Gu" antzezlan familiarra domekan, Borobil konpainiagaz

Borobil taldeak "Gu" antzezlana eskainiko du, Kultur Leioan, domeka honetan, otsailaren 26an. Obra hori 4 urtetik gorako ikusleei begirakoa da; eta euskaraz emango dute. Sarrerak 2,5 eta 5 euroan daude salgai. Emanaldia 18:00etan izango da.

  Kultura  Leioa 2017-02-24 12:00

Aurtengo aratusteak umeentzat dira, Leioan

Aurtengo aratusteak umeentzat dira, Leioan

Nagusiki, herriko txikientzat izango dira aurtengo aratusteak, udal-iturriek adierazi dutenez. Ospakizunei hasiera emateko, gehienbat txikiei zuzendutako jarduerak egingo dituzte, Ikea Barri plazan, zapatu honetan, otsailaren 25ean. Arrastiko 05:00etatik aurrera, puzgarriak, umeentzako ikuskizuna, mozorro-jaia eta animazioa egongo dira. Gauean, ostera, Trikizio erromeria-taldeak joko du.

  Kultura  Getxo 2017-02-24 10:34

Aratuste beldurgarriak, Itzubaltzeta/Romon

Aratuste beldurgarriak, Itzubaltzeta/Romon

Inauteriak ospatzen lehenengoak izango dira Itzubaltzeta/Romoko auzokideak, zapatuan hasiko dira eta ekitaldiak.

  Kultura  Urduliz 2017-02-23 16:00

"Teresa eta Galtzagorri" filma ikusgai egongo da Urdulizko kultur etxean, zapatuan

"Teresa eta Galtzagorri" filma ikusgai egongo da Urdulizko kultur etxean, zapatuan

"Teresa eta Galtzagorri", adiskidetasunaren magia izenburuko pelikula ikusteko aukera egongo da Urdulizko kultur etxean, zapatu honetan, otsailaren 25ean. Agurtzane Intxaurragak (Orozko, 1966) idatzitako ipuin-bilduman oinarritua dago istorioa. Hitzordua arrastiko 06:00etan ipini dute; sarrerak 3,50 euroan daude salgai.

  Kultura  Erandio 2017-02-23 15:00

Aratusteak barikutik domekara ospatuko dituzte Erandion

Aratusteak barikutik domekara ospatuko dituzte Erandion

Garizumaren aurreko festa heldu da berriro ere. Hala, Barikutik domekara Inauteriak ospatuko dituzte Altzagan, Astrabuduan eta Erandiogoikoan.

  Kultura  Getxo 2017-02-23 13:00

Ainhoa Ortells artista algortarrak erakusketa berriak prestatu ditu, apirilera bitartean

Ainhoa Ortells artista algortarrak erakusketa berriak prestatu ditu, apirilera bitartean

Daborduko, "Pintura & pINtuRa" margo-erakusketa ikusgai ipini du Ainhoa Ortells artista algortarrak, Durangoko Arte eta Historia Museoan. Bertaratu eta algortarraren koadroak ikusi gura dituenak martxoaren 5era arte izango du horretarako aukera.

  Kultura  Getxo 2017-02-23 12:43

Getxoko tabernek ordu bi beranduago itxiko dituzte ateak aratusteetan

Getxoko tabernek ordu bi beranduago itxiko dituzte ateak aratusteetan

Itzubaltzeta/Romo, Areeta eta Algortako ostalaritzako establezimenduen ixteko ordutegia bi orduz luzatuko du Getxoko Udalak aratuste-egunetan, sektorearen ekonomia jarduerari laguntzeko asmoz. Hala, otsailaren 24an eta 25ean eta martxoaren 3an eta 4an, bariku eta zapatuetan, auzo horietako 1 taldeko lokalek (dastalekuak...) 02:30era arte zabaldu ahal izango dute; 2 taldekoek (kafetegiak, tabernak...) 04:30era arte; 3 taldekoek (pub-ak, klub-ak...) 06:00ak arte. 4 taldekoek (diskoketak...) ezin izango dute ohi baino beranduago itxi.

  Kultura  Sopela 2017-02-23 12:00

Kuadrillek zapatuan ospatuko dituzte aratusteak, Sopelan

Kuadrillek zapatuan ospatuko dituzte aratusteak, Sopelan

Sopelako kuadrillak prest daude mozorrotzeko, zoratzeko, ospatzeko... Izan ere, bazkaria (14:30) eta mozorro-desfilea (17:00) antolatu dituzte; zapatu honetan izango dira, otsailaren 25ean, Ander Deuna ikastolan. Egitarauari jarraituz, arrastiko 07:00etatik aurrera, poteoa egingo dute kalez kale, Polekelele elektro-txarangagaz. Hala, bazkarirako txartelak Sopelako Laiak tabernan eta Larrabasterrako Ugari supermerkatuan eros daitezke, 10 euroan. Historia da mozorrotzeko aukeratu duten gaia.

  Kultura  Sopela 2017-02-23 11:14

Denontzako antzerkia egongo da bihar eta etzi, Sopelan

Denontzako antzerkia egongo da bihar eta etzi, Sopelan

Kulunka Teatro konpainiak otsailaren 24an "Edith Piaf. Taxidermia de un gorrión" antzezlana eskainiko du, Kurtzio kultur etxean, bariku honetan. Hurrengo egunean, XIX. mendeko ipuin klasiko bat eroango du oholtzara Glu Glu antzerki-taldeak; musikaren, dantzaren eta jolasen bitartez, "Mari kizkur eta hiru hartzak" antzezlana beren-beregi. Familia osoarentzako ikuskizuna da. Sarrerak Kurtzio kultur etxean, udaletxean eta Larrabasterrako Sopelarin udal-bulegoan eros daitezke.