Kultura 2004-01-27 20:47

Ostiralean amaituko da Agate Deuna egunerako izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Otsailaren 4an, Sopelako Udalak antolatutako Agate Deuna eguneko koru txapelketan parte hartu nahi duten guztiek, oraindik ere, urtarrilaren 30era arte izango dute izena emateko aukera. Horretarako 944 065 504 (goizez) eta 944 065 519 (arratsaldez) telefono zenbakietara deitzea besterik ez dute.
  Kultura 2004-01-27 20:47

Gazteentzako komiki-tailerra antolatu du Berangoko Kultur Etxeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Otsailaren 7a eta martxoaren 27a bitartean, komiki-tailerra antolatu du larunbatero Berangoko Kultur Etxeak, 17 eta 30 urte bitarteko gazteentzat zuzenduta bereziki. Guztira, zortzi saio emango dituzte, Santa Anako Kultur Etxean, 12:00etatik 14:00etara.

Izena eman nahi dutenek urtarrilaren 30era arte izango dute aukera, kultur etxe guztietan. Berangon erroldaturik daudenek 10 euro ordaindu beharko dituzte eta besteek 12.
  Kultura 2004-01-27 20:45

Otsailera arte egongo da aukera bertso ikastaroan izena emateko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gaur bertan hasiera emango zaion arren, asteartero Aldai Kulturgunean egingo den hasiberrientzako bertso ikastaroan izena emateko epea luzatzea erabaki dute, ALBE Algortako Bertsolari Eskolak eta Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak. Urtarrila bukaeran eta otsailean ere apuntatzeko aukera egongo da, 30 euro Euskadiko Kutxako kontu korrontean sartuz (3035 0221 74 2210001961) edota ALBEra (605 704 385) edo Bizarra Lepoanera (944 914 357) deituz. Apirilaren 6ra arte luzatuko da ikastaroa.
  Kultura 2004-01-26 22:25

Getxoko Antzerki Eskolak 24 mila euroko dirulaguntza jasoko du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Pasa den asteazkenean Udalarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenari esker, 24.040 euroko dirulaguntza jasoko du Getxoko Antzerki Eskolak. Horrela, duela hiru urte bi erakundeen artean adostutako itunari jarraipena eman diote, oraingoan 2007 urtera arte luzatuko da.

Hitzarmenaren bitartez, diruaz gain, egun zehatz batzuetan Algortako Getxo Antzokia erabiltzeko aukera edukiko du Antzerki Eskolak, hainbat ekitaldi bertan burutzeko. Honek, berriz, udalerriko ikasleei matrikulen prezioak murrizteko konpromisoa hartu du. Eta eskolako talde amateurren antzezlanak eta "96 Unicornios" konpainiaren estreinaldi guztiak eskaini beharko ditu udalerrian.
  Kultura 2004-01-23 20:57

Bizkaiko ikastolen arteko kross txapelketaren finalak igandean Betiko ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Azken urteetan bezalaxe, aurten ere, Leioako Betiko Ikastolak Bizkaiko ikastolen arteko kross txapelketaren zati bat antolatu du (finalak). Txapelketa Ander Deuna, Asti Leku, Andra Mari eta Betiko ikastoletan burutu da aurten. Azken honek, antolatzen duen zortzigarren krossa du datorren igandekoa. Baina, osotara, Bizkaiko 16 ikastola dira bertan parte hartzen dutenak eta 350 ume inguru bildu ohi da lasterketetan. Gogoratu beharra dago krossa igande honetan burutuko dela (urtarrilak 25) Betiko Ikastolan, 10:30etatik aurrera, Ibilaldia 2004ko aurreko ekitaldien barruan.
  Kultura 2004-01-22 21:50

ETBren 'Garaje Sound' musikala igandean Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ibilaldia 2004ko aurreko ekitaldien barruan, urtarrilaren 25ean, "Garaje Sound" musikala izango da ikusgai Sopelako Urko polikiroldegian, ETB1eko Show BT saioaren eskutik. Telebistatik kanpo egiten duten lehenengo aldia izango da igandekoa. Arratsaldeko seietan hasiko den ekitaldira bertaratu nahi duten guztiek, Ibilaldiaren dendetan, Sopelako Ander Deuna eta Leioako Betiko ikastoletan eta Sopelako udaletxean har ditzakete dagoeneko sarrerak; 6 euroren truke. Gainera, bizikleta zozketatuko da.
  Kultura 2004-01-21 20:31

Poesia emanaldi musikatua bihar Larrabetzuko Bihotz Bakartien klubaren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ibilaldia 2004ko aurreko ekitaldien barruan, poesia emanaldi musikatua egongo da, urtarrilaren 22an, Leioako Mastitxu Udal Euskaltegian, Larrabetzuko Bihotz Bakartien klubaren eskutik. Arratsaldeko zazpi t'erdieran hasiko da saioa eta Leioako euskara zerbitzuko laguntzarekin antolatu dute.
  Kultura 2004-01-16 19:36

Jacara Berangoko Kultur Etxearekin

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Jacara eskiatzera joan nahi duten guztiek otsailaren 6tik 8ra edukiko dute aukera, Berangoko Kultur Etxearen eskutik. Bidaiaren prezioa 165 eurokoa izango da herrian erroldatuentzat, eta 180 beste udalerritakoentzat. Izena eman epea urtarrilaren 22ra arte egongo da zabalik bertako Gaztelekuan.
  Kultura 2004-01-16 19:11

Elurrera bidaia Leioako Aterpearen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gourette eski-estaziora irteera antolatu du Leioako Aterpeak, urtarrilaren 23tik 25era. Irteera ostiral horretan izango da 20:30ean, udaletxetik. Pista ondoan edukiko dute ostatua joaten direnek. Bidaiaren prezioari dagokionez, 100 euro ordaindu beharko dute Leioan erroldatutakoek, eta 122 euro kanpotarrek. Informazioa gehiagorako: 944 805 517
  Kultura 2004-01-15 20:59

XVI. Agate Deuna Koru Jaialdian izena emateko epea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ohi denez, udalerriko abesbatzak herriko kaleetan izango dira datorren otsailaren 4an. Eskoletako abesbatzak goizez irtengo dira eta helduenak eta abesbatza mixtoak arratsaldez, 19:00ak eta 21:00ak bitartean, gutxi gora behera. Gaurtik aurrera Getxoko Kultur Etxean (Villamonte, A-8), 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, izena emateko aukera edukiko dute talde guztiek edota 944 914 080 telefonora deituz. Oinarriak Kultur Etxean bertan egongo dira eskuragarri.
  Kultura 2004-01-15 20:31

Luz Ardidenera bidaia Plentziatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Luz Ardiden eski-estaziora irteera antolatu du Plentziako Goñi Portal kultur zentroak, urtarrilaren 30 eta 31, eta otsailaren 1ean. Izena eman nahi duten guztiek hilaren 19ra arte edukiko dute aukera eta 118 eurokoa izango da kostua. Informazio gehiagorako:
Telefono zenbakia: 946 775 541
e-posta: kultura.plentzia@bizkaia.org
  Kultura 2004-01-14 21:32

Bertso ikastaroa 'zerotik' hasita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Urtarrilaren 27tik apirilaren 6ra bitartean, bertso ikastaroa antolatu dute ALBE Algortako Bertsolari Eskolak eta Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak. Eskolak asteartero izango dira, 20:00etatik 22:00etara, Aldai Kulturguneko areto nagusian eta Josu Landeta ALBEko kidea izango da irakaslea. Izena emateko epea urtarrilaren 23ra arte egongo da zabalik, 30 euro Euskadiko Kutxako kontu korrontean sartuz (3035 0221 74 2210001961) edota ALBEra (605 704 385) edo Bizarra Lepoanera (944 914 357) deituz.

Beste alde batetik, urtarrilaren 23tik 25era arte, Jacan iraupen ski asteburua antolatu du Bizarra Lepoanek. Bazkideentzat 90 euro eta ez bazkideentzat 115 eurokoa izango da prezioa. Autobusa, egonaldia, 2 gosari, afari bat, forfaitak, ekipo osoko alokairua eta 2 orduko ikastaroa egunero daude sartuta.
  Kultura 2004-01-13 20:48

Entseiatzeko lokaletarako dirulaguntza emango die herriko musika taldeei Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ehuneko 50era bitarteko dirulaguntza emango die herriko musika taldeei Berangoko Udalak, saioak egiteko behar dituzten lokalak alokatzeko. Orain dela hilabete gutxi martxan jarritako Gazteen Aisialdi Arduratsurako Sentsibilizazio Planaren barruan dago ekimena. Besteak beste, "botiltzarra" bezalako ohiko jarduerei, alternatibak bilatzeko asmoa dauka egitasmoak.
  Kultura 2004-01-09 19:00

Bazkideak omenduko ditu Biotz Alai Abesbatzak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Urtarrilaren 10ean (bihar) Getxo Antzokian eskainiko duen emanaldiaren bitartez, bazkideak omenduko ditu Biotz Alai Abesbatzak. Gainera, ohikoa denez, gonbidatu bat izaten du beti Algortako taldeak urtero egiten duten kontzertuan. Oraingoan, Josu Soldevillaren gidaritzapean, hogeita hamar haur baino gehiagok osatzen duten Bilboko Begoñako Ama Birjina Eskolania edukiko dute lagun, 20:00etatik aurrera. Sarrera dohainik da.
  Kultura 2004-01-08 21:21

Interneten hizkuntza gutxituak babesteko fundazioa sortu dute Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri "Informazioaren Gizartean hizkuntza aniztasuna" babestu eta horren gaineko "ingeniaritza-lana" sustatzeko asmoz, Club Unesco Metalingua fundazioa abian jarri dute Bizkaiko hainbat enpresarik eta adituk. "Hizkuntza gutxituak oinarri dituzten internet komunitateen ohiturak" ere aztertuko ditu Erandioko Geinsa enpresan egoitza izango duen erakunde berriak. Bide batez, gizatalde hauen laguntzaile eta eragile izateko asmoa dute.
  Kultura 2004-01-08 21:20

Tailerrak martxan Berangoko txiki-ludotekan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gabonetako oporren ostean, gaur burutu den tximeletak egiteko tailerrarekin zabaldu ditu ateak Berangoko txiki-ludotekak. Hurrengo ostegunetan ere argizarizko marrazkiak, arkatz-ontziak eta plastilinazko hizkiak egiteko aukera izango dute, hurrenez hurren, 3 eta 8 urte bitarteko haurrek. Astelehenetik ostiralera 16:30etik 18:30era egongo da zabalik.
  Kultura 2004-01-08 20:53

Ikastaro berriak Gorlizko Kultur Etxearen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Berriro ere abian jarri dira Gorlizko Kultur Etxeak antolatzen dituen ikastaroak. Besteak beste, antzerkia, argazkilaritza, eskulanak, grafopsikologia, yoga, joskintza, musika-hizkuntza (Lirain Musika Elkartearen eskutik), pintura, xakea, zeramika eta beste horrenbeste egongo dira gazte zein nagusientzat. Salneurriei dagokionez, 25 (haurrentzako eskulanak, pintura eta zeramika) eta nagusientzako tenis eskolengatik hiruhilabetero ordaindu beharreko 80 euroen artean daude ikastaroak. Informazio gehiagorako: www.gorliz.net
  Kultura 2004-01-05 22:43

Datorren urtera arte ateak itxi ditu gaur Getxolandiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxolandiak ateak itxi ditu gaur, urtero bezala, Getxoko eta inguruko herrietako haur eta gaztetxoen topaleku bilakatzea lortuz. Jolas-parkeko jolasgune ugariek, tailerrek eta ludotekak 7.500 metro koadro baino gehiago hartu dituzte aurten Areetako Geltoki plazako karpan, ondoko aparkalekuan eta Ibaiondo kalean.

Kultur Etxeko arduredunek egun hauetan adierazi dutenez, "eguraldi txarrak eta hotzak" Getxolandiara jende gutxiago joatea eragin dute. Enrike Bosque Kultura Teknikariaren hitzetan, "zaila da eguraldi honekin umeak etxetik ateratzea". Hala ere, igaz Gabonetako parkea bisitatu zuten 50 mila lagun kopurua berriz ere errepikatzea izan da, hasiera-hasieratik, helburua.
  Kultura 2004-01-05 22:23

Pintura eta musika batuko ditu Henry de la Fuentek Erromoko erakustaretoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri José Ramón de la Fuente 'Henry' donostiar artista polifazetikoak bere obra abstraktoak erakutsiko ditu Erromoko erakusketa aretoan, urtarrilaren 8tik 20ra bitartean, 'Colores para la música' izenburupean.

Egileak "musika pinturaz eman" nahi izan du erakusketa honetan bildu dituen lanekin. Erakusketa astelehenetik ostiralera egongo da ikusgai, goizez, 11:00etatik 13:00ak arte, eta arratsaldez, 18:00etatik 21:00ak arte. Larunbatetan ere irekita egongo da, baina goizez bakarrik.
  Kultura 2004-01-03 18:25

Bi tona gozoki banatuko dituzte Errege Magoek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Aurten ere, Erregeen Kabalgata herriko kaleetan zehar ibiliko da datorren urtarrilaren 5ean. 18:00etatik aurrera, bederatzi karroza, lau fanfarria eta fantasiazko bi trenek bi ataletan banatuko den ibilbideari ekingo diote, Getxo, Algorta, Areeta eta Erromoko auzuneetan zehar kaleak musikaz, kolorez eta, batez ere, gozokiz betetzeko. Errege Magoek jendearen artean bi tona gozoki banatuko dituzte-eta.