api 25, 11:20 Getxo
Banda Gazteen 2. Alardea hartuko du Algortak zapatu honetan, apirilaren 27an. Kalejira bategaz hasiko da, 11:00etatik aurrera, eta, ordubete geroago, kontzertu bategaz amaituko da Andres Isasi musika eskolako sarreran.
api 24, 12:08 Getxo
Bigarren urtez Maria Ptqk komisario bilbotarrak gidatuta, aurtengo Getxophotoren edizioak Play izango du gaitzat. Horren bitartez, jolasaren unibertsoan murgiltzeko gonbita egingo du nazioarteko irudi jaialdiak, ekainaren 6tik 30era bitartean, Getxon. Hala jakinarazi dute gaur arduradunek, Algortako Kasinoan egindako prentsaurrekoan.