Kultura  Uribe Kosta 2017-02-23 11:00

Taldekako bertsolari-txapelketan parte hartuko du ALBEk

Taldekako bertsolari-txapelketan parte hartuko du ALBEk

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak (BBE) txapelketa berria martxan ipini du: Bizkaiko Taldekakoa. Ekimen horren helburu nagusia da Bizkaiko oinarria indartzea, “eskualdeen eta bertso-eskolen arteko elkargune ludikoa sustatzea”. Hala, daborduko 200 lagun baino gehiagok bat egin dute egitasmo berriagaz, 30 taldetan banatuta. Uribe Kostak gogotsu dagoela erakutsi du: sei talde prestatu ditu.

  Kultura  Getxo 2017-02-23 09:45

Blas Fernández bateria-jotzaileak "Urbanetniko" aurkeztuko du zapatuan, Areetan

Blas Fernández bateria-jotzaileak kontzerta emango du, Areetako Andrés Isasi musika-eskolan, zapatu honetan, otsailaren 25ean. Emanaldia 19:30ean izango da. Bertan aurkeztuko du bere lehenengo diskoa, "Urbanetniko"; eta, horregaz, Neguko Bidaia zikloari amaiera emango zaio. Sarreraren prezioa 5 eurokoa da.

  Kultura  Sopela 2017-02-22 16:07

Patxi Larrionen lehenengo nobelaz berba egingo dute bihar, Sopelan

Sopelako Irakurle Klubeko kideak berriro batuko dira bihar, eguena, otsailaren 23a; hitzordua arrastiko 07:00etan ipini dute, Kurtzio kultur etxean. Oraingo honetan, Patxi Larrion (Bergara, 1964) idazlearen lehenengo eleberriaren gainean berba egingo dute; "jukutriak eta sekretuak, anbizioa eta traizioa, adiskidantza eta desira irabiatu ditu bizitasun harrigarriz" bergararrak "Feriatzaileak" (Susa, 2016) nobelan, horrela dio horren sinopsiak.

  Kultura  Uribe Kosta 2017-02-22 11:02

Tosta proiektuaren hizkuntzen erabilerarako gida eta dokumentala aurkeztu dituzte

Donostia 2016, Euskaltzaleen Topagunea eta Europa Atlantikoko bestelako sei hizkuntza gutxitutako eragileen arteko lankidetza proiektua da Tosta, Europako Kultur Hiriburuaren enbaxada ibiltaria ere izan dena. Iazko udaberrian abiatu zen eta, zehazki, galiziera, irlandera, eskoziar gaelikoa, kornubiera, galesera, frisiera eta euskara elkartu ditu ordutik. Tostaren bidaian jasotako esperientziak hizkuntza-kudeaketarako gida batean eta dokumental batean bildu dituzte; lanok atzo, martitzena, aurkeztu zituzten Donostiako Antzoki Zaharrean; modu horretan, Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna aldarrikatu zuten.

  Kultura  Uribe Kosta 2017-02-22 10:31

Martxoaren 10era arte bozka daiteke Blogetan! lehiaketan

Martxoaren 10era arte bozka daiteke Blogetan! lehiaketan

Urtarrilaren erdialdean Blogetan! Euskal blogariak lehian egitasmoan izena emateko eta blogak proposatzeko epea zabaldu zuen Azkue Fundazioak; denbora hori bukatuta, hurrengo faseari ekin diote. Hala, martxoaren 10era bitartean egongo da blogik gustukoena bozkatzeko aukera. Botoa modu bitara eman daiteke blogetan.eus-en: zuzenean edo Twitterren bidez.

  Kultura  Getxo 2017-02-22 10:13

Maider Arregik jantzi du Abra Sariko txapela

Maider Arregik jantzi du Abra Sariko txapela

Algortako La Ola jatetxean egin zen XVI. Abra Saria, joan den barikuan, otsailaren 17an; Maider Arregi oñatiarrak irabazi zuen buruz burukoa, Joanes Illarregi leitzarragaz jokatu ostean. Saioa erritmo onean joan zen eta oso maila txukuna erakutsi zuten parte hartu zuten sei bertsolari gazteek, Algortako Bertsolari Eskolako (ALBE) arduradunek azaldu dutenez.

  Kultura 2017-02-20 14:21

SENDIren neguko tailerrak martxan!

Erabiltzailearen aurpegia egizu

Familientzako planak euskaraz antolatzen ditugu SENDI Proiektuan, interesa baduzue hemen gure otsail eta martxorako ekitaldi-sorta, proposamenik baduzue ere beso-zabalik gaude. Animatu eta parte hartu, eta lagundu, mesedez, lagun eta ezagunen artean zabaltzen. SENDI // Getxoko familietan euskara sustatzeko proiektua TAILERRAK KAMISHIBAI ipuin-kontaketa “Kamishibai” ipuinak kontatzeko japoniar teknikarekin, familian istorioak entzun, ikusi eta jolasteko aukera izango […]

  Kultura  Gorliz  Plentzia 2017-02-20 10:28

KEA taldea: "Udalek kultura bultzatzen ez badute, jai dugu"

KEA taldea: "Udalek kultura bultzatzen ez badute, jai dugu"

Gorlizko eta Plentziako kultur eskaintzari bultzada emateko asmoz, hainbat artistek kulturgune bat sortzeko plataforma sortu dute: Kultura Elkarrekin Aurrera.

  Kultura  Plentzia 2017-02-18 12:00

"Emakumeen begiradak", erakusketa kolektiboa antolatzen dabil Plentziako Udala

"Emakumeen begiradak", erakusketa kolektiboa antolatzen dabil Plentziako Udala

Plentziako Udaleko Kultura eta Berdintasun Saila "Emakumeen begiradak" erakusketa antolatzen dabil, bosgarren aldiz. Erakusketa hori kokatu dute martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatuko diren jardueren artean.

  Kultura  Erandio 2017-02-18 12:00

Altzagako jaiak antolatzen hasiko dira martitzenean

Altzagako jaiak antolatzen hasiko dira martitzenean

Erandioko jai-batzordeak Altzagako San Agustin jaiak antolatzen hasteko deia egin du. Horretarako lehenengo batzarra martitzen honetan ipini dute, otsailaren 21ean, 19:30ean, Bekoa ikastetxean. Jai-batzordeak gogorarazi duenez, "2016. urteko jaietan aipatu genuen moduan, jai-batzordeak jende berriaren konpromisoa eta lana ezinbestekoa izango du aurtengo jaiak antolatzeko".

  Kultura  Barrika 2017-02-17 10:30

Taloa eta txistorra dastatzeko eguna, Barrikan

Taloa eta txistorra dastatzeko eguna, Barrikan

Hitzordu garrantzitsuz betetako hilabetea da oraingoa barrikoztarrentzat; San Blas Eguna, Agate Deunaren bezpera... Eta bariku honetan, hilaren 17an, Talo Eguna antolatuko dute. Ekimena Barrikako Emakumeen Hitza elkarteak prestatu du. Bertan, taloak egin, horiek dastatu eta sorpresa gehiago izango dituztela jakinarazi dute antolatzaileek. Den-dena Gure Ixerdia izeneko klubean egingo dute. Horregaz hitzordua arrastiko 07:30ean ipini dute, eta ekimen gastronomiko horretan parte hartu gura duten guzti-guztiak ekitaldira gonbidatu dituzte antolatzaileek.

  Kultura  Gorliz 2017-02-16 16:10

"Txiki"-ren bakarrizketak bihar, Gorlizen

"Txiki"-ren bakarrizketak bihar, Gorlizen

Ion Martinez Esnaola (Donostia, 1980) umorezko bakarrizketak egiten dabil 2002tik; antzerki-munduan ere murgilduta dago. Oraingo honetan, "Barrez blai" ikuskizuna eskainiko du, Plentzia eta Gorlizko euskara agenda bateratuaren barruan. Saioa bariku honetan, otsailak 17, izango da, 19:30ean, Gorlizko Sertutxena aretoan; sarrera, doan.

  Kultura  Getxo 2017-02-16 12:00

Tukutu Market egingo dute domekan, Utopian kultur topalekuan

Domekan, hilaren 19an, Tukutu Market izeneko azoka prestatuko du Utopianek, Getxoko kultur topalekuak. Egitasmoaren helburua da "kontsumo iraunkorra sustatzea eta arteagaz batzea", Utopianeko kideek azaldu dutenez. Merkatua goizeko 11:00etan zabalduko da, Utopianen lokalean bertan, Errotatxu industrialdean.

  Kultura  Leioa 2017-02-16 12:00

Dead Combo bikotea: fadoa eta bluesa nahastuz

Dead Combo bikotea: fadoa eta bluesa nahastuz

Musika Gertu zikloaren barruan, Dead Combo bikote portugaldarrak kontzertua eskainiko du, Kultur Leioako edaritegian, bariku honetan, otsailaren 17an. Pedro Gonçalves (gitarra, kontrabaxua eta ahotsa) eta Tó Trips (gitarra) musikariek 21:00etatik aurrera joko dute; sarrerak 5-10 euroan daude salgai.

  Kultura 2017-02-16 11:17

Iratxe Unzurrunzagaren eskutik Kamishibai ipuin-kontaketa

Erabiltzailearen aurpegia egizu

Otsailaren 17an, ostiralean, 17:30ean Villamonte kultur etxean elkartuko gara ume eta heldu, Iratxe Unzurrunzaga ipuin kontalariarekin, eta Kamishibai teknikarekin gozatuko dugu bihar arratsaldean. Kamishibai zer den eta Iratxeri entzun nahi badiozue atzo Euskadi Irratiko Hiri Gorrian saioan aritu zen, hemen duzue audioa, 44 minututik aurrera topatuko duzue elkarrizketa. “Kamishibai” ipuinak kontatzeko japoniar teknikarekin, familian istorioak […]

  Kultura  Uribe Kosta 2017-02-10 13:12

Azkue Fundazioak euskal blogintzaren inguruko inkesta bat aurkeztu du

Azkue Fundazioak euskal blogintzaren inguruko  inkesta bat aurkeztu du

Azkue Fundazioak euskal blogintzaren egoeraren azterketa egin du, "azken urteotan alor honetan ikerketa edo analisi sakonik egin ez dela ohartuta"; horren ondorioz, inkesta publikoa sortu du. Edonork bete dezakeen galdeketa da; horren helburua, euskarazko blogen inguruko datu baliagarriak lortzea da: kopurua, zelan kudeatzen diren, zein baliabide erabiltzen dituzten... Inkesta honen emaitzak publikoak izango dira eta Azkue Fundazioak partekatu egingo ditu.

  Kultura  Erandio  Getxo  Sopela  Uribe Kosta 2017-02-16 09:30

Liburuak, aukeran egunotan

Liburuak, aukeran egunotan

Uribe Kostako literaturazaleek egundoko asteaz gozatzeko aukera izango dute: zapatutik eta martitzenera bitartean, bost aukera izango dituzte aurrez aukeratutako liburuetan sakontzeko eta zenbait egile ezagutzeko. Eskualdeko irakurzaleen taldeek, kultur elkarteek eta kultur etxeek eskainiko dute aukera horiek. Liburuon artetik hiru euskarazkoak dira.

  Kultura  Erandio 2017-02-15 17:24

Musika-bandagaz hitzarmena berretsi du Erandioko Udalak

Musika-bandagaz hitzarmena berretsi du Erandioko Udalak

Erandioko Udalaren Erandioko Musika Banda musika-elkarteren arteko hitzarmenak beste urtebete iraungo du, udalerrian musika-jarduerak bultzatzeko asmoz.

  Kultura  Getxo 2017-02-15 15:25

Getxo Moda ekimenaren diseinatzaile gazteen lehiaketan izena emateko aukera dago

Getxo Moda ekimenaren diseinatzaile gazteen lehiaketan izena emateko aukera dago

Maiatzaren 1etik 5era izango da Getxo Modaren 32. ekitaldia. Ekimenaren helburua da “gure udalerria moda-erreferente bihurtzea eta lehiaketan parte hartzen duten Getxoko modaren, osagarrien eta estilismo-enpresen sektoreetako establezimenduak sustatzea”. Aurten, Diseinatzaile Berrien Lehiaketaren 14. edizioa izango da. Lehiaketan parte hartuko duten diseinatzaile berrietatik, 10 aukeratuko ditu epaimahai aditu batek, ibiltokian beren bilduma aurkez dezaten, eta bati emango diote Getxo Galanta beka.

  Kultura 2017-02-11 18:27

Kamishibai ipuin-kontaketa otsailaren 17an

Erabiltzailearen aurpegia egizu

Ume eta helduentzako proposamena dakarkizuegu oraingoan SENDI Proiektutik, arratsalde goxoa elkarrekin pasa dezagun. “Kamishibai” ipuinak kontatzeko japoniar teknikarekin, familian istorioak entzun, ikusi eta jolasteko aukera izango dugu Iratxe Unzurrunzaga ipuin-kontalariaren eskutik. Saioa 2 eta 5 urte bittarteko umeentzat egokia da. Noiz: otsailak 17, ostirala, 17:30-18:30 Non: Villamonte kultur etxea, Algorta Norentzat: 2-5 urteko umeentzat, gurasoekin […]