Usategi
Zabaldu daigun

Joseba Santxo api 19, 11:29 Getxo

"Herritik sortu zinalako maite zaitu herriak!". A zer berba politak arestian ozenki entzun direnak antzinako baskoien hizkuntzan antzinako tartesostarren lurraldean! Bihotz zuri-gorriko jende oste alaiak behin eta berriro abestu ditu Jon Antton Zubikarai Erkiaga ondarrutarrak Athleticen ereserkirako 1983an idatzitako hitzak. Baina abesti horren atzean historia bitxia dago eta hementxe kontatuko dugu. 

Kristo Erosle parrokiaren 50. urtemuga ospatzeko kontzertu korala egingo dute apirilaren 27an

Erredakzioa api 17 Getxo

Algortako Kristo Erosle parrokiak 50 urte bete ditu eta, urtemuga hori ospatzeko, Eskuz Esku eta Lilura abesbatzek kontzertua eskainiko dute apirilaren 27an, zapatuan, 18:00etatik aurrera. Emankizuna elizan bertan izango da, eta sarrera doakoa izango da. Kontzertu hau parrokiaren urteurrenaren ekintzen barruan kokatzen da, joan den 2023ko urriaren 29an abiatu zituztenak.

Ander Deuna kultur aretoa, Barrika
Muxikebarri Antzokia, Getxo
Kultur Leioa, Leioa