Kultura  Leioa 2015-01-30 12:22

Udal liburutegia zapatuetan ere irekita egongo da Leioan

Kultur Leioan kokatuta dagoen udal liburutegia zapatuetan ere irekita egongo da bihartik aurrera. Astelehenetik barikura, jaiegunak izan ezik, orain arteko ordutegia mantenduko du: 9:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara egongo da zabalik.

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Asier Izquierdo Erantzuna | #1

Pozten nau berri hau irakurtzea. Zerbitzu publikoak hobetzea beti da albiste hona. Jadanik berandu datorrena... Leioak bere biztanleri tamaina ikusita, aspaldi behar zuen liburutegia irekita zapatuetan.

Ta hurrengo galdera botako dut? NAhikoa da liburutegi zentral bat 30.000 baino gehiago garen leioztar guztien irakurzaletasuna bultzatzeko, gure informazio nahiak asetzeko? Nik uste dut ezetz, eta gure herrien auzoen dispertsioa ikusita are gutxiago. Auzo liburutegi eta ikasketa gelak beharrekoa dira. Udalak behar hori erantzun beharko dio.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa