Hezkuntza  Leioa 2015-03-14 12:00

Herri Unibertsitatea egingo dute campusean

Beste hainbat campusetan be­za­la, martxoaren 16tik 18ra EHUren Leioa eta Erandioko er­e­muan Herri U­ni­bertsitatea egingo du­te. Otsailaren 26ko greban, Madrilek eta Gasteizek ezarri gura dituzten hezkuntza erreformak salatu zituzten 13.000 ikasle inguruk. Halaber, aldarrikatzen duten eredu herritarra eraikitzen hasiko direla ohartarazi zuten. Bide horretan, egingo dituzte Herri Unibertsitateak.

Herri Unibertsitatea egingo dute campusean
Herri Unibertsitatearen aurkezpena campusean | Ikusi handiago | Argazki originala

An­to­latzaileek adierazi dutenez, bes­t­eak beste, Medikuntza, Zientziak, Ar­te Ederrak, Gizarte Zientziak eta Komu­nikazioa eta Zuzenbideko asan­bladetako ikasleak dabiltza antolaketa-la­ne­tan; baita asanblada feminista, Ikas­le Abertzaleak eta Leioatik! ko­mu­­nikazio proiektuko kideak ere. Ha­la, lehenengo egunean 09:00etan ja­­rri dute manifestaziorako ordua Mi­kel Laboa plazan, ostean hainbat ikastegitan egingo diren eskola eta tai­l­erretara abiatzeko. Bi egunez e­gon­­go da hainbat gai jorratzeko au­kera. Bestetik, ikasleez gainera, beste hainbat subjektu inplikatu gura izan dituzte an­tolatzaileek: “bes­te­lako eragile sozialek defendatzen duten hez­kun­tza-ereduan ezin­bestekotzat jotzen du­telako he­rri­ko jakintzak klasera era­­matea”. Hilaren 18an hainbat arlotako herritarrek ere parte hartuko du­te “amaiera handian”.

Egitaraua

2015/03/16

Leioa eta Erandioko campusa Leioa

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Hodei Erantzuna | #1

Paradoxen hitzaldia eta gerra zientifikoaren orduak elkar aldatu ditugu.
Orduan gerra zientifikoa martitzenean 10:00etan izango da eta Paradoxak:Aita Santua, Akiles eta suizidio kolektiboa. martitzenean 12:00etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa