Udal hauteskundeak 2015

Esnatu Leioa hautesleen elkartearen hautagaia erabakiko dute aste honetan

Iker Rincon Moreno 2015ko api. 8a, 17:35

Hasiera batean Ahal Dugu (Podemos) alderdiak bultzatutako Esnatu Leioa hautesleen elkarteak hauteskunde primarioak egingo ditu egunotan Leioan, maiatzaren 24ko udal bozetarako nor aurkeztuko duten erabakitzeko asmoz. Aurkeztutako bederatzi hautagaietatik bat aukeratzeko bozkatu ahal izango da, gaurtik zapatura arte.

Hautesleen elkarteak adierazi duenez, "Leioan bizi den edozeinek bozka dezake, NANa edo antzekoa aurkeztuz, udalerrian bizi dela egiaztatzeko". Gaur eta bihar, 18:00etatik 21:00etara, Errekalde plazako nagusien etxean egongo dira. Barikuan Lamiakoko nagusien etxean, eta zapatuan Euskal Etxeen plazan, 11:00etatik 14:00etara.

Gaur, 19:00etan, Errekalde plazako nagusien etxean udaletxean aurkeztu gura duten programaren lehenengo proposamenak aurkeztuko dituzte, baita hauteskunde primarioetara aurkeztu diren 9 pertsonak ere.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun