Udal hauteskundeak 2015

Herritar denentzat "bizi-kalitate duina" gura du EAJk

Iker Rincon Moreno 2015ko api. 29a, 16:00

Zalantzak edo proposamenak planteatu gura dituzten leioaztarrei, whatsapp-ez edo e-postaz bideratzeko eskatu die Mari Carmen Urbieta alkate eta udal hauteskundeetarako EAJren alkategaiak. "Bizikidetza eta komunitatea bultzatuko ditugu, ekonomia sustatuz eta enplegua sortuz", adierazi du. 

Leioako EAJk zabaldutako esku-orrian, "pertsona ahulengan arreta berezia" jarriko duela baieztatu du Urbietak, "komunitatea eraikitzeko ezin baita inor atzean laga, pauso sendoz egin behar delako aurrera". Herritar denentzat bizi-kalitate duina gura du egungo alkateak. Dioenez, hori da bere "erronka nagusia".

info+: 688 877 897 / leioa@eaj-pnv.eu

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun