Udal hauteskundeak 2015

Gardentasuna hartu dute hizpide Leioako alderdiek

Iker Rincon Moreno 2015ko mai. 15a, 13:45
Carlos Totorika eta Juan Carlos Martinez PSE-EEko ahaldungaiak eta alkategaiak Leioan emandako mitina. © BIZKAIKO PSE-EE

Leioa aukeratu dute PSE-EEko hautagaiek agintzeko «egiazko informazioa eta gardentasun handia, kudeaketan zein gauzak egiteko moduetan». Carlos Totorika ahaldungaiak eta Juan Carlos Martinez Leioako alkategaiak egindako agerraldian 18 proposamen egin dituzte, herritarren parte-hartzea bultzatu eta erakundeen gardentasuna hobetzeko. Horien artean, besteak beste, Gardentasunaren Ataria, Open Data sistema, kargu publikoen soldatak edota ondareak argitaratzea proposatu dituzte, euren iritziz orain arte «erabakiak beharrezkoa zen parte-hartzerik eta gardentasun barik hartu» direlakoan.

EAJk, berriz, orain arteko ibilbidetik segitzeko deia egin du: «erabakiak hartzeko partaidetza sustatzen jarraitzea eta Leioa hazarazteko behar diren akordioak bilatzea», proposatu dute. Horren adibide izan daiteke Mari Carmen Urbieta alkate eta hautagaiak EAJ­ren «herri-partaidetza eta entzute aktiboko» Call Center-en parte hartu izana, herritarren informazio eskaerak, iradokizunak eta balorazioak jasotzeko asmoz.
Bestalde, EH Bilduk udal kontratazioez eztabaidatzeko berbaldi pu­blikorako gonbitea berretsi du.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun