Uribe Kosta jaietan 2015

Leioako San Bartolomen ez da jairik faltako

Iker Rincon Moreno 2015ko abu. 19a, 12:30
Dantzari txikiak San Bartolomen, artxiboko irudian.

Santimamiko jaiak atzean utzita, bariku honetan, abuztuak 21, hasiko dira Basaez auzo leioztarreko festak. Hala, San Bartolome baseliza inguruan, adin eta gustu denei begira prestatutako jarduerak egongo dira astelehenera arte (hilak 24), auzokoek eta bertara hurbilduko direnek goza ditzaten.

Horrenbestez, barikuan jaurtiko dute txupina 19:00etan, ekitaldiz beteriko lau egunei hasiera emanez. San Bartolome jaietan ezin daitezke aipatu barik utzi, besteak beste: mus-txapelketa arina, asto-probak, tortilla eta margo lehiaketak, aurten 50 urte beteko dituen marmitako sariketa... Eta hirugarren aldiz egingo diote omenaldia, J.F. Mendieta Txirlo zenari, motorren topaketa antolatuz. Berrikuntzei dagokienez, zapatuan, marmitako ikastaro magistrala izango dute gazteenek, goizeko 11:00etatik aurrera.

Egitaraua:

Abuztuak 21, barikua

19:30 Kuadrillen arteko topa.

20:00 Txupina eta kuadrillen jaitsiera, Guretzat fanfarreagaz.

21:00 Sardina-jan herrikoia.

23:30 Gau-jaia Oxabi taldeagaz.

Abuztuak 22, zapatua

Trikitilariak.

11:00 L. Marmitakoko inskripzioen itxiera.

11:00 Umeentzako marmitako ikastaro magistrala.

11:30 Puzgarriak. 

13:30 Lapikoen aurkezpena.

17:00 X. Mus txapelketa azkarra.

17:30 Marmitako txapelketako sari banaketa.

18:00 Asto probak.

20:00 XI. Tortilla txapelketaren inskripzioa.

21:30 Tortillen aurkezpena eta sari banaketa.

23:30 Gau-jaia Egan taldeagaz.

Abuztuak 23, domeka

Trikitilariak.

10:30 Euskal produktuen azoka.

11:00 Puzgarriak.

11:30 Umeentzako jolasak eta bitsa jaia.

13:00 III. Motorren kontzentrazioa: "Txirlo"-ri Omenaldia.

14:30 VI. Herri bazkaria Trikikupelagaz.

17:00 X. Mus txapelketa azkarraren finala.

18:00 Asto probak.

20:00 Asto proben sari banaketa.

20:00 DJ Xaibor.

Abuztuak 24, astelehena. San Bartolome Eguna

11:00 Puzgarriak.

11:00 Umeentzako margo txapelketa.

12:00 Mesa eta ohorezko aurreskua.

13:00 Nagusientzako luncha.

13:30 Margo txapelketaren sari banaketa.

13:30 V. Igel-toka txapelketa.

18:00 Puzgarriak.

20:00 Kuadrillen sari banaketa.

20:30 Txokolatada herrikoia.

Jaien amaiera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun