Aterpe Leioa Gaztegunea bosgarren urteurrena ospatzen dabil

Iker Rincon Moreno 2015ko ira. 25a, 13:45
© LEIOAKO UDALA

Aterpe Leioa Gaztegunea ospakizunetan sartuta dago. Bere bosgarren urteurrena da irail honetan, eta hori ospatzeko, jarduerez beteriko asteburua prestatu du. Gaur, hilak 25, barikua, globoflexia (17:30-19:30), tarta (18:00-20:00) eta sormen-tailerrak (18:30-20:30) izango dira. Halaber, 17:30etik 19:30era, "photocall"-a, eta 20:30ean, bosgarren urteurrena ospatzeko askaria.

Zapatuan, hilak 26, zirku-tailerra (17:30-19:30) eta ping-pong txapelketa izango dira. Domekan, ping-pong txapelketagaz jarraituko dute eta Just Dance txapelketa ere egongo da. Gainera, gaurtik aurrera, urriaren 8ra arte, argazki lehiaketa eta ateak zabaltzeko egunak izango dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun