Kultura  Leioa 2015-12-17 18:16

Gabonak gozatzeko hamaika aukera, Leioan

Jai-egun hauetaz gozatzeko, egitarau zabala egongo da aurten ere Leioan; ohi den legez, gehienak umeei zuzendutakoak izango dira: antzezlanak, ipuin-kontalariak, Gabonetako parkea... Baina zalantza barik, Olentzero eta Mari Domingi berriro ikusteak egiten die ilusio handien txikiei. Kultur Sailak, elkarteek, Lamiakoko Txikiak Txiki Dantza Taldeak, Auzotarrok Kultur Elkarteak eta Bifor jai-batzordeak gogor egin dute behar urte osoan, herriko auzoetan ikazkin zaharrak eta bere laguntzaileek merezi duten ondoetorria prestatzeko. Herrigunean, Lamiakon, San Bartolomen eta Txorierrin egingo dituzte kalejirak zein harrera-ekitaldiak abenduaren 24an.

Gabonak gozatzeko hamaika aukera, Leioan
Txikienek antzerkia edukiko dute Kultur Leioan. © ANITA MARAVILLAS | Ikusi handiago | Argazki originala

Bitartean, Leioako Merkatari Elkarteak umeentzako Gabon zaharreko kanpaiak antolatu ditu abenduaren 31rako (12:00etan, Boulevardean) eta Errege Magoei harrera urtarrilaren 5erako (18:30ean, Sakoneta kiroldegian.

Aterpe Leioa Gaztegunea

Aterpe Leioa Gazteguneak ere Gabonetako egitarau berezia prestatu du. Abenduaren 18tik urtarrilaren 5era hainbat ekintza desberdinakaz gozatzeko aukera edukiko dute gazte leioztarrek (2002tik aurrera jaiotakoentzat, urte hau barne).

  • FIFA´15 txapelketa: abenduaren 18tik 27ra
  • Talo tailerra: abenduaren 20an
  • Dardo txapelketa: abenduaren 28an
  • Sormena landu tailerra: abenduaren 29tik urtarrilaren 4ra (18:00etatik 20:00etara)
  • Txapak, brotzeak…egiteko tailerra: abenduaren 30ean
  • Magia tailerra: urtarrilaren 2an
  • Tartak apaintzeko tailerra: Urtarrilaren 3an (18:30etik 20:30era)
  • Just dance txapelketa: Urtarrilaren 5ean

Gabonetako egitaraua

Abenduak 19, zapatua

20:00 Leioako Gazte Orkestraren Gabonetako kontzertua, Kultur Leioan. Sarrera: 5 euro.

Abenduak 20, domeka

20:00 Leioako Musika Bandaren Gabonetako kontzertua, Kultur Leioan. Gonbidatuak: Orpheo eta Vocalisse abesbatzak. Sarrera: 5 euro.

Abenduak 23, eguaztena

18:00 Gaztaina erreak, Boulevardean. Doan.

Abenduak 24, eguena

Herrigunea

Antolatzaileak: Leioako Udalaren Kultur Saila eta bertoko kultur elkarteak.

17:00 Olentzeroren kalejira Elexalde Errotatik Kultur Leioara. Ibilbidea: Elexalde Errota, Boulevard-a, Sabino Arana kalea, Libano Doktorea kalea, Euskal Etxeen plaza eta Kultur Leioa.

18:30 Olentzerori harrera, Kultur Leioan.

Lamiako

Antolatzailea: Txikiak Txiki Dantza Taldea.

17:30 Olentzeroren kalejira auzoan, metro-geltokian hasita.

San Bartolome

Antolatzailea: Auzotarrok Kultur Elkartea.

18:00 Olentzerori harrera bertoko kulturgunean.

Txorierri

Antolatzailea: Bifor Jai Batzordea.

18:00 Olentzeroren kalejira auzoan zehar, bertoko kulturguneraino.

19:00 Olentzerori harrera, kulturgunean.

Abenduaren 24ra arte

09:00-21:00 Olentzerorentzako gutunak Kultur Leioan uzteko aukera.

Abenduaren 26tik 30era

18:00 Gabonetan Antzerkira umeentzako antzezlan-zikloa, Kultur Leioan. Saio bakoitza: 5 euro (bonua: 20 euro).

  • Abenduak 26, zapatua: "Moby Dick" (Gorakada). 3 eta 9 urte arteko haurrentzat. Euskaraz.
  • Abenduak 27, domeka: "Kontu Kantari" (Colectivo La Ressistens-Laenananaranja). Denontzat. Euskaraz.
  • Abenduak 28, astelehena: "Burbujas de papel" (Mucab Dans-Bacum/arts esceniques i visuals). 3 urtetik gorakoentzat. Testu barik.
  • Abenduak 29, martitzena: "Gaueko entziklopedia koxkorra" (2princesesbarbbudes). 4 urtetik gorakoentzat. Euskaraz.
  • Abenduak 30, eguaztena: "Pintto, Pintto" (Anita Maravillas & Portal 71). 3 urtetik gorakoentzat. Testu barik.

Abenduak 31, eguena

12:00 Umeentzako Gabon zaharreko kanpaiak, Boulevardean. Leioako Merkatarien Elkarteak antolatuta.

Urtarrilaren 2tik 5era

10:30-14:00 / 16:30-19:30 Gabonetako parkea, Kandelazubietan. Ludoteka eta tailerrez gainera, magia, ipuin-kontalariak, Aldundiko suhiltzaileak eta disko-festa egongo dira. Sarrera, doan.

  • Urtarrilaren 2an (zapatua), 18:00etan, magia-ikuskizuna.
  • Urtarrilaren 3an (domeka), 18:00etan, ipuin-kontalariak.
  • Urtarrilaren 4an (astelehena), 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileak.
  • Urtarrilaren 5ean (martitzena), 12:00etan, disko-festa.

Urtarrilak 2 eta 3

18:00 Ipuin-kontalariak, Kultur Leioan. Gonbidapenagaz, 946 072 576 telefono zenbakira deituta.

Urtarrilak 5, zapatua

Antolatzaileak: Leioako Merkatari Elkartea.

18:30 Errege Magoei harrera, Sakoneta kiroldegian.

2015/12/19

Leioa

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa