EHUko ikasle-ohien sarea aurkeztuko dute bihar

Iker Rincon Moreno 2016ko api. 13a, 10:37
© EHU

Eguen honetan, apirilak 14, Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle-ohien sarea aurkeztuko dute 18:00etan, EHUren Bizkaia Aretoko Mitxelena gelan (Abandoibarra Etorbidea, 3. Bilbo). Ehualumni izena jarri diote elkarte horri eta presidentea Iñigo Lamarca izango da. Arartekoaz gainera, Iñaki Goirizelaia EHUko errektoreak parte hartuko du ekitaldian.

Euskal Herriko Unibertsitateak, bere historian lehenengo aldiz, bere ikasle izandakoak bildu gura ditu aipatutako sarean. "Ekitaldiak hainbat arlotako profesionalak bildu eta horiek elkartu eta harreman berriak ezartzeko aukera eman nahi du. Zenbait sorpresa izango ditu, giro akademiko eta, aldi berean, lasai eta atseginean beti ere", EHUko iturriek azaldu dutenez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun