Leku-kopurua mantenduko du EHUk, datorren ikasturtean

Iker Rincon Moreno 2016ko api. 16a, 10:00
Leioako campusa. © EHU

EHUk leku-kopurua mantenduko du 2016/17 ikasturtearen graduetan. Horrela erabaki zuen martxoan unibertsitateko Gobernu Kontseiluak. Hala, 2016-17 ikasturtean ia gradu guztietan ikasleen leku-kopuruak berdin mantenduko dira. Lau titulazioetan bakarrik egongo dira aldaketak.

Hirutan kopuruak gora egingo du, eta batean leku-kopurua apur bat jaitsiko da. 2016-17 ikasturtean, lekuen zenbatekoa handituko duten graduak honakoak dira: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduak 285 leku eskainiko ditu, orain 240 leku ditu; Ekonomiako Graduak 115 eskainiko ditu, eta orain 100 eskaintzen ditu; eta Arteko Graduak 150 eskainiko ditu, orain baino bost gehiago. Kontrako aldean, Sorkuntza eta Diseinuko Graduan leku gutxiago egongo dira. Izan ere, ikasturte honetan 105 izan dira eta, datorren ikasturtean, ostera, 100 baino ez dira izango.

Ikerketarako, 1,6 milioi euro

Era berean, 2016ko ikerketarako hainbat diru-laguntza onartu zituen Gobernu Kontseiluak; guztira 1,6 milioi eurotik gora, Eusko Jaurlaritzagaz adostutako kontratu-programatik etorritakoak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun